XV. FERNANDO BUESA MINTEGIA

“Pentsamendu sektarioa, erradikalizazioa eta indarkeria.”

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatutakoa

seminarioPentsamendu sektarioa indarkeriaren sustraia da. Gizartearen arazoen konplexutasunari aurre egiteko prozedura gisa “onen eta txarren” logika bitarra erabiltzeak Bestea kentzeko edo lekualdatzeko proposamena luzatzen du, baita indarkeriaren bidez ere, zailtasunak horrela konpontzen saiatuz.

Baina pentsamendu sektarioak, berez, ez du indarkeria sortzen. Erradikalizazio-prozesu bat gauzatu behar da pertsona edo talde batek erabaki hain ohiz kanpokoa hartu eta indar suntsitzailea aukeratu dezan. Indarkeriaren aldeko aukera hautatu behar da, eta estaldura material eta intelektualen bat izan behar da eskura, hori ahalbidetu edo babestu dezan.

Azkenaldi honetan, erradikalizazioaren ideia lotzen da zenbait gizabanako eta talde terrorista jihadista bihurtzen dituzten aldez aurreko prozesuekin. Hala ere, gogoratu behar da erlijiozko sustraia duten sektarismoa edo fundamentalismoa ez zirela hasi mundu musulmanean; aitzitik, kristau-munduan hasi zen, eta “hirugarren liburuan”, alegia, judaismoan ere, hainbat jarraitzaile aurkitu dituzte, gutxienez haien besteko fanatikoak eta biolentoak direnak.

Gure artean, Euskadin, horrelako sektarismo eta erradikalizazio kasuak bizi izan ditugu, indarkeriara jo izan dutenak lorpen politikoak erdiesteko. Eta zoritxarrez, erakunde terrorista desagertu den arren, erakunde horrek oinarri gisa erabili zuen indarkeriaren naturalizazioa ez da berekin desagertu, eta oraindik ere inoiz agertu egiten da berriz ere, hitzez edo ekintzez, gure inguruan.

Alde horretatik, ezagutzen diren esperientzia askoren funtsezko alderdia zera da, kasu guztietan faktore komunak hautematen direla, hala nola kontaketa bitarrak eta baztertzaileak izatea edo Bestearen aurkako indarkeria sortzen duten erradikalizazio-prozesuak. Horregatik, erradikalizazioaren aurkako borrokaren helburua da “kontaketa hiltzaileak” desmuntatzea, endogamia sektarioa errazten duten baldintza sozialen aurka jardutea, gizabanakoen eta taldeen integrazioa erraztea eta erlatibismo intelektual osasuntsuaren eta ongi ulertutako tolerantziaren balio demokratiko batzuk orokortzea.

Hainbat esperientziak hezkuntza edo gizarte mailan jardun nahi dute kontakizun sektario horien eta erradikalizazioa sortzen duten ingurune horien inpaktu perbertsoa murrizteko. Era berean, hainbat arloko adituk azalduko digute zer berri duen errealitate kezkagarri horrek eta errealitate horren zer elementuk konektatzen duen historikoki, politikoki eta psikologikoki gizakiaren portaeren alderdirik okerrenekin.

 

  • 2017ko urriak 26-27
  • Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Miguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz (Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)

  Mintegiaren egitaraua ikusi

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenaketa helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com

———————————————————————————————————