Fundazioa

lafundacion

FUNDACIÓN FERNANDO BUESA BLANCO / FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOA, ETAk 2000.urteko otsailaren 20an bere bizkar-zainarekin batera erahil zuen Fernando Buesa-ren oroimenez eta omenez Gasteizen sortutako eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Gure grina, Euskal Herrian dauden eta elkarrekin bizi izan diren sentimendu ezberdinekiko Fundazio irekia eta parte hartzailea izatea da; bizitzeko eskubidea, giza eskubideak, eta askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren baloreak modu eraginkor batean babesten dituzten eta hauengan sinesten duten munduko edozein tokitako herritar guztiei irekia..

Fundazioa osatzen dugunok, foru hau gogoeta lasairako eta bilketarako toki bihurtu nahi dugu, baina baita balio demokratikoen finkapenean aurrera egiteko proposamen baikorrak eskeintzeko ere. Mende berri honetan, Fundazioak bizitzeko eskubidea eta giza eskubideak babestu eta hauengan sinesten duten herritar guztiak izpiritu bateratzaile batekin zerbitzatu ditzakela eta hala egin behar duela sinestuz lan egiten dugu; askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren baloreak ezezik, elkar ulertzeko jarrera baikorra agertzea ere defendatzen eta hauengan sinesten duten herritar guztiak zerbitzatu ditzakela, eta zerbitzatu behar dituela.

 

organizacion2

FUNDAZIOAREN HELBURUAK
  • Sozial garapenaren aldeko lana.
  • Bakean elkarbizitzaren aldeko betiko bilaketa
  • Politika herri-zerbitzutzat Kontxesia
  •  Askatasunaren grina eta aniztasunaren babesa, bestearekiko begiruneko joeraz eta baketsu diren baliabideez soilik.

 

pdfESTATUTUAK (Gazteleraz)

estatutos

 

pdfGOBERNUKO ATALAK 

fundacion

 

 

colaboradores
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
FUNDACIÓN FERNANDO BUESA BLANCO / FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk beronen helburuak lortzeko baliagarri izan daiteken ekintza edo diru-laguntza eskaini dezaketen erakundeen laguntza jasotzen du, atxikitako laguntzaile modura::
   dipualavagobvasco ayvit
Captura de pantalla 2018-07-22 a las 23.06.41

Helburua atxikitako laguntzaile kopurua gradualki handitzea da, Fundazioaren garapen egokia mesedetu eta indartuko duten beste erakunde publiko nahiz pribatuekin