2016ko maiatzaren 13tik ekainaren 26ra arte.
Centro Cultural Montehermoso Kulturunea
Ur Biltegia.
Fray Zacarías Martínez 2 kalea, Vitoria-Gasteiz
Ordutegia
Asteartetik larunbatera:
11:00 – 14:00 / 18:00 – 21:00
Igandeetan eta jaiegunetan:
11:00 – 14:00
Madrilen, Valentzian eta Valladoliden egon ondoren, Eduardo Nave argazkilariaren “A la hora, en el lugar” erakusketa Euskadira dator, eta Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean ikusi ahal izango dugu maiatzaren 13tik ekainaren 26ra bitartean. Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimentzako Memoriaren Zentroaren Fundazioak antolatu dute argazki-erakusketa, Terrorismoaren Biktimak Fundazioaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
A la hora, en el lugar dokumentazio-lan zehatz bat da, eta lan horretan garrantzi berezia du soinuaren bitartezko tragediaren adierazpenak: iruditik bertatik sortzen den bolumenaren handitasuna eta sufrimenduaren intentsitatea. Hirurogeigarren hamarkadatik egun arte ETA antolakunde terroristak atentatuak egin dituen lekuetara joan da Eduardo Nave, eta egindako ekintzen izaeraren menpe jarri da. Egun berean, ordu berean leku zehatzera joan, eta argazkia egin du. Enkoadratzeak eta esposizio-denborak gertaeraren kokapena eta iraupena jaso dituzte. Argia edo ikuspuntu egokiena hautatzeko aukera izan gabe, errealitate gordina jaso du. Zehaztasunak eta jazoerekiko menpetasunak markatu dute proiektuaren bizipen-alderdia, eta balorazio plastikoei ere uko egin die.
Bost urteko lana da (2008-2013), eta proiektuak eszenatoki bakoitzaren inguruko zenbait prentsa-titular, irrati-transkripzio, espazio-koordenada eta bideo- eta audio-grabazio jaso ditu.
Esteka interesgarriak:
Erakusketari buruzko liburuxka
www.alahoraenellugar.com
www.eduardonave.com