Dokumentu zentroa

Dokumentu-Zentro honek Fundazioaren lokaletan izango du egoitza (Los herrán kalea 46C, behea, Vitoria-Gasteiz) eta bertatik eskuragarri izango dira Fundazioaren fondoak, euskarria informatika edo papera izanda..

Zuen esku jartzen ditugu hurrengo informazio tresnak:

centro_documental

Dokumentu zentroa

2007an sortutako Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean. Terrorismoak eragindako egoeran oinarritzen da memoria hori, zeinak erreferentziazko dokumentuak jasoko baititu kontaketa bat osatzeko indarkeria terroristaren esanahiaren inguruan, eta beti ere biktimen ikuspuntutik. Horrela, asmoa da biktimen onarpen soziala bultzatzea, bide horretatik aldatu dadin Espainiako eta EAEko gizartearen bizikidetza politikoa, instituzionala eta baita ere hiritarren artekoa.

efemerides

Atentatuen urteurrenak

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.