2011. X. MINTEGIA. OROIMENAREN LEKUA

OROIMENAREN ZENTROAREN ERAIKITZA AZTERGAI

Días:2011eko azaroaren 24 eta 25a
Lugar: Arabako UPV-EHU – Mapa

ENLACEMINTEGIAREN PROGRAMA

 

Fernando Buesa eta Víctimas del Terrorismo Fundazioek, UPV-EHUko Historia Garaikideko Sailak eta Bakeaz erakundeak “El lugar de la memoria” izeneko mintegia antolatu dute azaroaren 24 eta 25ean, Bilbon. Mintegi horretara azalduko diren adituek, akademikoek eta hainbat herrialdetako memoria zentroetako arduradunek gai horri buruz hausnartuko dute eta irizpideak emango dituzte Euskadiko terrorismoaren biktimen memoria eta oroimena gordeko dituen espazio bat eraikitzeko.

Mintegia unibertsitateko irakasle, ikasle eta ikerlariei zuzendurik dago, baina baita ere indarkeria terroristaren biktimen memoria bizirik atxikitzeko lanari emanak dauden historialari, soziologo, antropologo eta filosofoei. Memoria hori terrorismoa deslegitimatzeko funtsezko tresna izaki, mintegi honetan oroimenerako zentroetan egiten den memoria-ikerketako molde zehatzak aztertuko dira.

Mintegian mundu osoko memoria zentro garrantzitsuenetako ordezkariak izango ditugu, euren artean hauek: Gulag Museum (Errusia), Museo Diffuso della Resistenza della Deportazione della Guerra dei Diritti e della Libertà(Italia), Jasenovac Memorial Site (Kroazia), Centro cultural de la Memoria Haroldo Conti (Argentina), Museo de la Memoria y los Derechos Humanos(Txile) eta Memorial democràtic (Katalunia). Denek azalduko digute arlo horretan izan duten esperientzia.

INFORMAZIO GEHIAGO: 945 234 047 o www.fundacionfernandobuesa.com