Fernando Buesa Blanco Fundazioa · Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutua
Fernando Buesa XXIV. Mintegia
Demokrazia eta haren mehatxuak
Etorkizuneko erronkak eta alternatibak
| Data | 2026ko urriaren 29an eta 30ean |
| Lekua | Micaela Portilla Ikerketa Zentroa (Ekitaldi aretoa). UPV/EHUko Arabako Campusa. Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1 · 01006 – Vitoria-Gasteiz |
Demokraziaren krisi garaian bizi garela esatea ohiko bihurtu da. Sarritan, haren ahultzea kanpoko eragileei egozten diegu, geuk ere ahultze horretan zenbateraino laguntzen ari garen kontuan hartu gabe.
Demokrazia, aniztasun sozial eta politikoa eta zuzenbide estatua defendatzen jarraitu behar dugun funtsezko balioak dira. Gaur egun, demokrazia osoen kopurua murrizten ari den bitartean, «lider indartsuak» normaltzat hartzen dira, eta politika ulertzeko modu autoritarioak indartzen ari dira.
Horri gehitu behar zaizkio teknologia berrien abiadura, iritzi publikoaren distortsioa eta botere pribatu handien gero eta esku-hartze handiagoa gatazka sozialak eztabaidatu eta konpontzen diren esparruetan.
Mintegi honek hausnarketa praktiko bat proposatzen du demokraziari eusten dion itun soziala berritzeko eta haren printzipioak gaur egungo munduaren erronketara egokitzeko beharraz.
Doako izen-ematea
Aurrez aurre parte hartzeko, formularioa bete behar da.
Zuzeneko emanaldia Internet bidez
Mintegia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez ere.



XXIV Fernando Buesa Mintegia. Demokrazia eta bere mehatxuak
