XXI. Fernando Buesa Mintegia

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak aurkezten dute:

XXI. Fernando Buesa Mintegia
Erailtzeko zerabiltzaten mito haiek.
Balioak, demoktazia eta terrorismoa


EGUNA: 2023ko URRIAren 26 eta 27an

LEKUA: Micaela Portilla Ikerguneko (Ekitaldi Aretoa) UPV/EHUko Arabako Kampusa Justo Velez de Elorriaga kalea, 1 01006 – Vitoria-Gasteiz


Imagen_XXI_seminario

Terrorismoa helburu politiko batera hurbiltzeko edo lortzeko prozedura bat izan zen, indarkeriaren alde egindako apustu bat, jarritako helburuetara lehenago heltzeko bitarteko gisa. Terrorismoak ehunka hildako eta milaka zauritu eragin zituen, lekualdatuak zein kanporatuak, isilduak zein izutuak izan zirenak. Lortu nahi zuena, ordea, ez zen hori: herritar guztiengan eta Estatuaren aurrean eragin nahi zuen biktima bikario horiekin, erabakimenez eragin nahi ere, bai jendeak, bai Estatuak utz zezaten, erraztu zitzaten terroristek eta horrek berekin zeraman kultura politikoak proposatutako helburu politikoa lortzeko urratsak.

Terrorismoaren amaierak heriotzaren eta izuaren amaiera ere ekarri zuen, eta zale haien porrota. Bere helburu eta irizpide totalitarioak euskal gizartearen pluraltasunaren eta Espainiako Zuzenbideko Estatu demokratikoaren zilegitasunaren guztik kontrakoak ziren, eta kultura politiko horrek azkenean bazterrera utzi zituen, zokoratu egin zituen, eraldaketa batera (eraldaketa zintzoa, hor nonbait) beharturik ikusi baitzen, guztion normaltasun demokratikora bermeekin itzultzeko.

Halere, urteetan indarkeriaren hautua egiteko eta arrazoitzeko erabili zituzten mito haiek indarrean jarraitzen dute neurri batean, eta itzal zabala dute gizartean. Era berean, denbora luzez minduak izan ziren balioak (demokrazia, Zuzenbideko Estatua, pluralismoa…) ez dira behar bezainbeste aldarrikatu, erakundeen eta gizartearen aldetik ez da oraindik egin galdutakoa berreskuratzeko, etorkizuna terrorerik eta terroristarik gabe oinarri zibiko irmoetan, sentituetan, onartuetan eta partekatuetan sendotzeko ahaleginik.

XXI. Fernando Buesa Mintegiak hein batean edo osorik galdu izan zen guztiari helduko dio. Zertaz hitz egiten genuen identifikatu, nola izan zen hori higatua edo zalantzan jarria, eta, batik bat, nola berreskuratu eta ezarri dezakegun hori agertoki sozialean, benetan gizarte ireki, demokratiko eta plurala izan dadin, ondorio guztietarako, trabarik, isiltasunik edo leku ilunik gabe. Analisirako agertokiak besteetako berberak dira: agora publikoa, erakundeen konpromisoak eta betebeharrak, edo hezkuntza sistema, balio sozialak erreproduzitzeko eremu pribilegiatua den aldetik.

 


El seminario podrá verse Mintegia zuzenean ikusi ahal izango duzue gure youtube kanalean
 XXI Fernando Buesaren Mintegia (youtube)Icono Videos


XXI. mintegiaren egitaraua (PDF)

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi:

info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:

945 234 047 / www.fundacionfernandobuesa.com
Online mintegia
Mintegia streaming bidez emango da: