XVIII. FERNANDO BUESA MINTEGIA TERRORISMOAREN BIKTIMEN MUGIMENDUA. Ibilbide baten balantzea

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute

XVIII. FERNANDO BUESA MINTEGIA TERRORISMOAREN BIKTIMEN MUGIMENDUA. Ibilbide baten balantzea

Data: 2020ko azaroaren 12a eta 13a
Lekua: Europa Biltzar Aretoa (Francisco de Vitoria entzunaretoa) Gasteiz etorbidea, 85 – Vitoria-Gasteiz 

Terrorismoaren biktimen ikusgarritasuna izan da Espainian gizarteak pertzepzioz aldatzeko eta jasan izan dugun gaitz horren beraren amaierako faktore erabakigarrienetakoa. Biktima gizatiartzeak, haren kosifikazioren deseraikuntzak izan zuen zerikusia gizartearen arazo bat zela eta gizarteak horrekin zerbait egin beharra zuela erakusten saiatu ziren entitateekin. 1981. urtean emakume kementsu haiek (Ana Mª Vidal-Abarca, Sonsoles Álvarez de Toledo eta Isabel O’Shea) kasik klandestinitatean Terrorismoaren Biktimen Elkartea sortu zutenetik XX. mendearen hasieran biktimen omenezko eta oroigarrirako hainbat erakunde sortzearen fenomenoa iritsi arte, bide luzea egin izan da haien kausa duintze aldera. Prozesu hori Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren bitartez instituzionalizatu zenean, 2001. urtean, estatus berri bat eman zitzaion elkartegintza horri, hori bizi zutenen egoera normalizatzen zuen legediaren eskutik.

Captura de pantalla 2020-10-29 a las 11.13.01Era horretan, terrorismoaren biktimen mugimendua eratzen duten hainbat eratako berrogei elkarte, fundazio eta erakunde inguruk, bere historiaren balantze bat aurkez dezakete euren lehen bizipenetatik lau hamarkada, eta zabaldu eta orokortu zirenetik, berriz, bi hamarkada joanak direnean. Sektorea egonkorturik bada ere, gertatu diren aldaketek –batez ere, ETAren behin betiko desagerpena– ibilbide horren ebaluazio bat egitera behartzen dute, eta kasu askotan elkarte horien egitekoa eta funtzionaltasuna birpentsatzera. Oraindik betetzeko dauden hamaika zeregin eta beharren errealitate eztabaidaezina, bai biktimen eskariei bai gaitza berriro ez errepikatzeko jardun sozialari –terrorismoaren errotiko deslegitimazioa ekintza politikorako formula gisa– dagokionez, izan ere, zenbaitetan aurrez aurre da berrikusi beharreko errutina eta dinamikekin.

Hori dela eta, Fernando Buesa Fundazioaren XVIII. Mintegia aukera aproposa da gure biktimen elkarteen jarduera barrutik eta kanpotik ebaluatzeko, eta baita elkar ikusi eta denbora honetan egin eta lortu izan dugunari buruz guztiok batera hausnartzeko, oraindik aurrean geratzen zaiguna eta biktimentzat eta gizarte osoarentzat lortzeko geratzen zaigun guztiari buruz barne.

XVIII_Seminario_web egitaraua


Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com

online mintegia

Bertaratu ezin diren pertsona guztientzat, mugikortasun murrizketak direla eta, mintegia streaming bidez emango da

XVIII. Fernando Buesa mintegia (online)

Seminario online

playlist