Hauxe da bakea
Gure Fundazioak eta Valentín de Foronda Institutuak antolatutako XIII. Mintegia “Bakea hau zen” tituluarekin sortu zen, baieztapenaren eta galderaren artean egindakoarekin. Europa eta Amerikan indarkeria-politikoak izan dituen zenbait amaieraren inguruko esku-hartzeak amaitu eta entzun ondoren, berriz baiezta dezakegu ondokoa: Hauxe da bakea. Bakea hauxe da, eta ez beste gauza bat, zenbait akats, inperfekzio eta defizit baditu ere.
Lehenengo gogoeta. Bakea hauxe baldin bada, ez dago “bake-prozesurik", bakea lortu baitugu dagoeneko. Inperfekzioak zuzentzeko aukera da aurrean agertzen zaiguna. Eta horiek, gure ustez, askatasunaren esparruan ematen dira, eta nabarmendu egiten dira identitatea aukeratzeko eskubidea, demokrazia, bizikidetza, aniztasunarekiko errespetua eta indarkeria politikoa berriro ez errepikatzeko exijentzia.
Lehen defizita: ETA ez da desagertu, aktibo ez badagoela eta horrela jarraituko duela jakinda ere. Eta defizit hori gainditzeko aintzat izan behar dugu ETAtik gelditzen direnak kartzelan edo ihes eginda.
Bigarren defizita, ezker abertzaleak zenbait hamarkadaz hilketa politikoa babestu izanaren inguruan autokritikarik egin ez duela litzateke. Eta testuinguru eta mundu horretan zenbait inkoherentzia larri ikusten ditugu, eta guztioi egiten dizkigute kalte.
Oso inkoherentea baita GAL, BVE etab.en kontra-terrorismoak kondenatzea eta ETAren terrorismoa ez kondenatzea. Eta benetan inkoherentea da torturak kondenatzea eta ez desberdinarekiko jazarpen-indarkeria edo enpresaburuekiko estortsioa.
Oso inkoherentea delako biktimekiko omenaldietara joatea aldez aurretik biktima-eragileak kondenatu gabe. Eta oso inkoherentea da erakundeetan sartzeko orduan legea ontzat hartzea eta presoei egiten ez uztea. Era berean, inkoherentea da etorkizunean indarkeria politikoa kondenatzea eta iraganean ez egitea.
Mario Onaindiak esan zuen behin betiko amaiera gertatuko dela gehien sufritu dutenak eta sufrimendu handiena eragin dutenak elkartzen direnean. Eta horretarako, biktima-eragileek eta euren aldekoek atzeranzko bidea egin beharko dute; Osvaldo Puccioren arabera, autokritika egin beharko dute. Hori eginez gero baino ez da topaketa gertatuko. Eta autokritika zintzoa denean, biktimak topaketa posible egiteko beharrezkoak diren zubiak eraikitzearen alde egongo dira.
Langraiz Bideko presoen esperientzia, hots, autokritika egin ondoren biktimengana hurbildu eta horren inguruan sakondu nahi izan zutenen esperientzia, gure ustez, gure bakearen akatsak gainditzeko bidea da. Preso guztiek dutelako bigarren aukerarako eskubidea eta denok egin beharko dugulako lan hori lortzeko. Baina gizarteak, oro har, eta, lehendabizi, biktimek, autokritika zintzoa exijitzeko eskubidea dute, hiltzaileen eta euren konplize politikoen hitzetatik haratago, legeak xedatzen duen gizarteratze-prozesuaren alde egin ahal izateko.
Demokraziarako berreskuratu nahi ditugu hori suntsitzen saiatu zirenak; horretarako, iraganari buruzko hausnarketa kritikoa eta espetxe-politiko berria egin behar dira. Eta ezker abertzaleari antzeko hausnarketa egiten entzun nahi diogu, lehen aipatutako inkoherentziak eta kontraesanak gainditzekoa modukoa, gertatutakoa berriz gertatuko ez dela bermatzekoa eta bakean eta askatasunean eta aniztasunarekiko errespetuan bizitzeko aukera izan dezagun lortzekoa. Jakin badakigulako, gainera, mundu horren autokritikak modu garrantzitsuan lagunduko duela presoen eta ihesitakoen gizarteratzea sustatzen.
Azaroaren 20an, Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxeko Félix Petite Antzokian "La mirada del otro" antzezlana estreinatuko da; biktima-eragileen autokritikari eta atzeranzko bideari eta biktimekiko topaketarako zubiak eraikitzeari buruzkoa da.