Logo 54. Buletina - 2015eko urria

Si lo quieres leer en español pincha aqui

Buletin digitala

EDITORIALA

Gure iraganaren oinordekoak

Ez dago jarraitu beharreko ibilbide-orririk edo eredurik. Indarkeria politikoaren trauma jasan duten gizarteek euren egiturak aldatuta edo eraginda ikusi dituzte maila guztietan: euren kultura politikoa, gizarte-harremanak, kultura-adierazpenak, ekonomia-prozedurak, eguneroko bizimodua.Baina gizarte bakoitzak modu batean egin du. Hortaz, indarkeria desagertzen denean, indarkeria horrek modu jakin batean eraldatu du normaltasuna eta, beraz, horren berreskuratze-prozesuak ere bitxiak, esklusiboak dira.

Trauma osteko gizarte guztietan ondokoa gertatzen da: indarkeria politikorik gabeko normaltasuna berreskuratu ondoren, bizitza ohiko arazo guztiekin itzuliko da. Drama gainditzeak ez du zailtasunik ebazten, drama bera kanpoko zailtasun erantsi bat baitzen. Diktadorea edo terrorista desagertu ondoren, agerian gelditzen da hasierako gatazka, hots hiltzeko edo askatasunak kendu edo jazartzeko gain hartutakoa, leku berean dagoela, beste batzuekin batera, nahiz eta, bere ustez, gainontzekoak hain premiazkoak ez izan.

Konparatzeko prozedurari esker, beste toki batzuetako esperientzien inguruan ikas dezakegu, drama bizi dugun lehenak edo nagusiak izatearen sentsazioa murriztuko dugu eta erlatibismo mesedegarriaz ulertu ahal izango dugu bizitzen jarraitu ahal izateko eta gizarteen portaerak oso antzekoak direla antzemateko, gizarte horien arteko distantzia handia bada ere. Horrez gain, burutik kenduko dizkigu esanahirik gabeko emulazio hutsak, bake-errezeten inguruan eszeptiko bihurtzen gaitu eta indartzen gaitu, ondo pentsatuz gero; izan ere, gure errealitate gordinera itzularazten gaitu gure ahalmen guztiekin, eta gizaki libreak baino ezingo du errealitate hori modelatu. Bakea hauxe baitzen, eta ez beste zerbait.

Horri buruz izango da XIII. Fernando Buesa Mintegia, Vitoria-Gasteizen urriaren 29an eta 30ean egingo dena.

XIII. Fernando Buesa Mintegia

 


"Bakea hau zen. Gizarteak trauma kolektibo baten ostean."

Libro

2015ko urriaren 29-30ean

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Miguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz icono_mapa
(Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)

Gizarteek trauma kolektibo bortitz bat jasan badute, esaterako, gudaren bat edo terrorismoa (jatorria edozein izanda ere), nolabaiteko normaltasuna berreskuratzen saiatzen dira jazoera hori amaitzen denean. Baina indarkeriak jarraituko du gizartea baldintzatzen eta osatzen, eta hori saihestezina da. Indarkeria gaitzesgarria amaitu ondoren gizarteak beste gizarte guztiz desberdina izan behar bazuen ere, azkenean, beste errealitate baino ez da izango, eta jarraituko du zenbait eguneroko eta egiturazko arazo eta zailtasun izaten; horietako asko aurreko egoeraren ondorioak dira.

XIII. Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Mintegiak indarkeria politikoa pairatu duten zenbait nazioarteko egoera aurkeztuko ditu. Helburua da konparatzeko metodoa baliatzea zenbait alderdi egiaztatzeko, ondokoak, besteak beste: ez dagoela adiera bakarreko eredurik edo errepikatzeko moduko "ibilbide-orririk"; gizarteen izaerak berak eta traumak berak asko baldintzatzen dutela trauma osteko egoera, eta eragina duela errealitate berrian, horregatik da berezia esperientzia bakoitza; faktore desitxuratzailea kenduz gero, aukeren artean normalizatuta dauden eskumen-parametroen egoerara itzuli baino ez dela egiten, eta aurreko gatazkaren eragile protagonistak beste modu batean sartuko dira egoera horretan; biktimen eta biktima-eragileen egoerek, edo oroimenaren eta traumaren memoria-politiken egoerek oso errealitate ezberdinak aurkezten dituztela. Laburbilduz, adierazpen-aniztasuna dugu, eta norberaren esperientzien eta aurretiazko egituren ondoriozkoak dira; hori dela eta, konparazio errealista eta arretatsua egin behar dugu beste toki batzuetan gain hartutako "konponbideak" gureganatzeko orduan. Edozein modutan, aniztasunak berriz adierazten digu gure egoera egon daitezkeen egoeren arteko bat dela, oso naturala eta aurreikusteko modukoa; izan ere, bakea hau zen, bizitza normala.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

LIBURUAREN AURKEZPENA

"Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna."

 

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuak elkarrekin argitaratutako lana aurkeztu zuten urriaren 20an: "Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna"

 

Libro

Jesús Lozak, Fernando Buesa Fundazioko patronatuko kideak; Luis Castellsek, UPV-EHUko Historia Garaikideko katedradunak, eta Antonio Riverak, Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuko kide eta liburuaren koordinatzaileak hartu zuten parte ekitaldian, eta XII. Fernando Buesa Mintegian entzundako esku-hartzeak zerrendatu zituzten. 2014ko urrian egin zen aipatutako Mintegia. Liburuak mintegian landutako lantalde guztiak bildu dira, euskal gizarteak terrorismoarena urrean duen funtzioa aztertzen da, gizartearen jarrera funtsezkoa baita edozein fenomeno terrorista aztertzeko: sorreran, garapenean eta amaieran. Eta hori are garrantzitsuagoa da Euskadin, antolatutako herritar gutxi batzuek terrorismoaren alde egin baitute. Liburuan horren guztiaren inguruan hausnartzen; zenbait ikuspegi ezberdin baina osagarri agertzen dira, eta helburua da bakean eta askatasunean biziko duen eta gizarte- eta politika-aniztasuna errespetatuko duen euskal gizarte integratu eta tolerantea eraikitzeko bidean laguntzea.


Internet Aurkezpenaren argazki-galeria

DOKUMENTAZIO ZENTROA

Militarrak eramaten zituen autobus bat leherrarazten saiatu zen ETA Kordoban (1996)

Hauteskunde orokorren urtea izan zen; ETAk jarraitu zuen zenbait arduradun politiko eta epailetza-arduradun hiltzen, esaterako, Fernando Múgica sozialista edo Auzitegi Goreneko presidente Francisco Tomás y Valiente. Alderdi Popularrak agintea hartu zuenean, ETA saiatu zen zenbait militar hiltzen Kordoban Ejertzitoaren autobusaren aurka atentatu bat eginez. Dena dela, zama leherkorraren alde handiak huts egin zuen eta Miguel Ángel Ayllón sarjentua hil zen. Gainera, José Antonio Ortega Lara espetxe-funtzionarioa eta Cosme Delclaux enpresaburua bahitu zituen.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1996. urtean guztira 5 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko 7.700 dokumentu baino gehiago, denbora pasa ahala, aukeratu eta argitaratzen ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.


 PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

Web-orri berria

Fernando Buesa Fundazioak web-orri berri bat jarri du abian, modernoa eta irisgarria da, eta bertan erraz topatuko duzu gure eguneroko lanari buruzko eta 2002tik egiten dugun guztiari buruzko informazioa.

www.fundacionfernandobuesa.com Libro


Animatu eta orrian sartu, eta gure sare sozialetan jarrai gaitzazu.

tw fb

 

Hemeroteka eta Iritzia

Hemeroteka

PDF "La Fundación Buesa critica el homenaje a un preso"
El Correo 12/07/2015

PDF "15 años después del terror"
El País 03/08/2015

PDF "Marta Buesa pide que se reconozca el daño causado a las víctimas"
El Correo 10/09/2015

PDF "La Fundación Buesa y su preocupación por un futuro sin memoria"
El Mundo 21/10/2015

PDF "La visión de la sociedad vasca ante el terrorismo"
Diario Noticias de Álava 21/10/2015

Iritzia

PDF "El reto del Memorial de Víctimas" Juan Carlos Viloria
El Correo 20/07/2015

PDF "Juan Mari Jauregui, 15 años después" Ignacio Latierro
El Correo 29/07/2015

PDF "Silvia, in memoriam" Fabián Laespada
El Correo 18/08/2015

PDF "Balance de cuatro años" Florencio Domínguez
El Correo 20/10/2015

 

Jarrai gaitzazu

Baja eman hahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com