XVI. Fernando Buesa Mintegia. 2018

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute: XVI. Fernando Buesa Mintegia “Biktimak eta espetxe-politika Gakoak, esperientziak eta etorkizuneko erronkak”

 

XV seminario


Eguna: 2018ko urriak 25-26
Ordua: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia
LekuaMiguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz icono_mapa
(Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)


 

 

ETAren behin-betiko amaierak hainbat auzi utzi ditu airean. Haietako bat da talde terroristaren amaiera osteko espetxe-politika. Historian gai zail eta eztabaidagarria izan da, batez ere, biktima eta haien elkarteentzat, baina baita hiritarrentzat ere, terrorismo delituen ondorioz kondenatuek tratu mesedegarria jaso dezaketela-eta mesfidati baitira. Era berean, gizarteratze-politika baten beharra aitortzen da, eragindako bidegabeko kaltea onartzea eta kalte hori konpontzeko konpromisoa sustatzen dituen politika.

Politika horren ezaugarriak pentsatu eta eztabaidatu behar dira. Gizarteratzeko espetxe-politika bati uko egitea ondorioak baloratu gabe halako politika bat ezartzea bezain kaltegarria izan daiteke. Egungo egoera ez da aurreko mendeko laurogeigarren hamarkadakoa bezalakoa. Orduan, izugarrizko presio terroristak eragin zuen politikak presoak bakearekin trukatzen zituen, eta errudunak eta iheslariak arazorik gabe espetxetik ateratzea ahalbidetu zuen. Horrenbeste urtez sufritu ondoren, egungo gizarteak askoz gehiago eskatzen du, eta biktimek kontuan hartuak izateko eskubide osoa irabazi dute.

Hala ere, egun gure herrialdean, Konstituzioak eta espetxe-politikak ahalbidetzen duten aukera zehatzekin lotzen da oraindik justizia. Bi kasu horietan gizarteratzea lehenesten da, ez ordea, mendekua. Ildo horretatik oso positiboak izan diren esperientziak gauzatu dira (adibidez, “Langraiz bidea” deritzona).

Auzia konplexua da, baina uneak gaiari adostasunean oinarrituta heltzeak eskatzen du, arretaz eta neurriz. Balizko gizarteratze baten bidez, bide hori aukeratzen duten presoek onurak lortuko zituzten beren zigorra betetzeari dagokionez zein krimena gauzatzean galdu zuten humanitatea berreskuratzeari dagokionez, baina politika horren bidez, gizarteak irabaziko zuen bereziki, bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortuko zuelako etorkizunean. Era berean, biktimek ez zuten galduko baldin eta prozesu serio eta legezkoa izango balitz, bermeekin eta biktimen ezagutzarekin.

Nolanahi ere, halako auzi konplexu bati oraingo egoeratik abiatuta heldu behar zaio, egungo baldintzatzaileen jakitun izanez eta aurreko esperientziei esker bereganatutako ezagueran oinarrituta. Hausnarketa horrek asmo praktiko bat izan behar du, eta erronka eta erabaki hain garrantzitsu eta sentikorrak gain dituztenei nolabaiteko orientazioa eskaintzeko balio behar du.

———————————————————————————————————————-

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com