Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren hartuko du: ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen bitartez)’ erakusketa.
Egunak: 2024/01/12 – 2024/04/07
Lekua: Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentroan – Gasteiz
‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen bitartez)’ Antonio Riverak, EHUko Historia Garaikideko katedradun eta Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patronatuko kideak, eta Irene Morenok, EHU Historia Garaikideko doktore eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko kideak sortutako erakusketa da, eta eurak aritu dira komisario-lanetan ere.
Euskal gizarteak terrorismoaren aurrean eman zituen erantzunekin informazio-funts bikaina osatu da. Material horietako asko Sancho el Sabio Fundazioaren artxiboetan daude, eta nahi duenak kontsulta ditzake.
Besteak beste, kartelak, pankartak, pegatinak, panfletoak, argazkiak, prentsa, ikus-entzunezkoak, liburuxkak eta liburuak, guztiak ere garai hartako adierazpideen euskarriak. Herritarrei haietako batzuen berrieman nahi diegu, erakusketa honen bitartez.
Aldi berean, euskal gizartearen eta Espainiako gizarteen askotariko jarrera aldakorren kontakizuna egin nahi izan dugu, euskarri horien laguntzarekin. Indarkeriari laguntzea, etsipenez onartzea, ekidistantzia eta axolagabekeria, desadostasuna, gaitzespen konprometitua eta gaitzespen masiboa, horixe izan da ibilbide horren dinamika nagusiaren bilakaera. Biktimek, berriz, honako erantzun hauek eman eta jaso dituzte, bilakaera horretan: bakardadea eta isiltasuna, testigantza minoritario eta ausartak, haserrea eta aurkako jarrera orokorra.
Azkenean, euskal gizarteak aurre egin dio arazo izugarri larri horri, eta horixe izan da ETAren amaieraren arrazoietako bat. Erakusketa honekin ibilbide bat proposatzen dizuegu haren protagonista eta ekintza nagusietan barrena.
Erakusketa hau Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentroan bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 12tik apirilaren 7ra.
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Sancho el Sabio Fundazioak antolatutako erakusketa hau Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren laguntza du.