Bideojokoak

Videojuego Concordia

CONCORDIA BIDEOJOKOA

Fernando Buesa Fundazioak, Balioetan Hezteko esparruan egiten duen lanarekin jarraitzearren, “Konkordia” izeneko bideo-jolasa egin du. Horren bidez, gazteek euren bizitzarekin lotura zuzenagoa duten Giza Eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutuko dute, eta ikasitakoa norberaren esperientzian sartzen joango dira.

2013. urtean hasi zen proiektua, lehen atala atera zenean. Atal hori 18. artikuluaren ingurukoa da. Horren ostean, beste batzuk gaineratu dira, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko gainontzeko artikuluei buruzkoak.

Ekimen birtual honen bidez, gazteei abentura bat proposatzen zaie bideo-jolasaren bidez; alderdi teknikoari dagokionez, antza handia du beraiek hurbil dutenarekin, eta gizaki guztiek zer eskubide dituzten ezagutuko dute. Gure askatasuna babesteko, justiziaren alde egiteko, errespetuz eta elkartasunez aritzeko beharra proposatuko zaie hurbiltasunez, haiek bizi ditzaketen gatazken bidez, baina ingurune birtualaren erosotasunean. Laburbilduz, balioak transmititzeko orduan eskolari eta familiei lagunduko zaie, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarrituta.

Gazteleraz, euskaraz eta ingelesez eskura daiteke bideo-jolasa, eta ikastetxeetan zein familia-eremuan erabil dezaten nahi dugu; gainera, gizaki orok dituzten oinarrizko eskubideak hobeto ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreminta didaktikoa izango delakoan gaude.

Jugar online Jokatu online

 

Videojuego Manrais

MANRAÍS ZUEN ESKU

MANRAÍS bideo-jokoa

Baloreen Hezkuntzako lanarekin jarraituz, Fernando Buesa Fundazioa 10 eta 14 urte bitarteko umeentzako bideo-joko bat sortzen ari da. Bideo-joko horren bidez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hainbat artikulu erakutsi nahi zaizkie, hain zuzen ere, euren errealitatetik gertuen daudenak.

Helburua da ikastetxearekin eta familiekin elkarlanean aritzea Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak defendatzen dituen baloreak transmititzeko. Izan ere, errazago defendatuko dituzte eskubide horiek, ezagutu eta praktikatzen badituzte. Zentzu horretan, oso baliagarria da mundu birtual batean proposamen bat garatzea gazteek Deklarazioa barneratu dezaten.

bentura bat proposatzen da bideo-joko baten bidez, beraz, alderdi teknikoari dagokionean, gainerako bideo-jokoen antzekoa da. Planteamendu ludiko batetik abiaturik, hurbilketa bat egin nahi da Deklarazio Unibertsalera, 10-14 urte bitarteko gazteek gizakiarentzat besterenezinak diren eskubideak ezagutu ditzaten. Aske izateko, justizia defendatzeko, eta errespetuz eta elkartasunez jarduteko beharra planteatzen zaie neska-mutilei, beti ere hurbileko ikuspegi batetik, hots, eurek bizi dituzten gatazkak oinarri harturik, baina, baita ere ingurune birtualaren erosotasunetik, bizipen bikario baten bidez.

Bideo-joko horrek mundu honetara zuzendutako beste produkzio informatiko askok ez duten ezaugarri bat du, lankidetzaren bidez eta modu progresiboan jarduteko pentsatuta baitago. Jokalariak aurrera egiten du jokoan, ez bakarrik gatazkak gainditzen dituenean, baina baita ere lagunak egiten dituenean egoera berri bati elkarrekin aurre egiteko.

Beraz, aukera bat da Deklarazio Unibertsaleko baloreen defentsa aktibo eta konprometituaren araberako sare sozial bat eratzeko.

Espero dugu bideo-joko hau ikastetxeetan eta familian erabiliko dela eta tresna didaktikoa izango dela irakasle zein gurasoentzat, gizakien funtsezko eskubideei buruzko hausnarketan eta jakintzan sakontzeko.

 
 
 

Unidades didácticasUNITATE DIDAKTIKOAK

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.