Bidal iezaguzu zure argazkia

Zer erein eta hazi nahi dut nik lur honetan? – Zer ondoretza utzi nahi dut nik komunitatean?

 Azken In Memoriam-ean, Sara Buesak galdera horien gainean gogoeta egitera gonbidatu gintuen.

Hazi batzuk oparitu genizkion bertaratu ziren pertsona bakoitzari, geure lurrarenwordcloudXXInMemoriam2.0 hainbat bazterretan landatzeko gonbita luzatuz, komunitateari egiten dioten ekarpenaren ikur gisa. Horien fruitua gure gizartearentzako itxaropenaren ikur da.

 Hazi horietatik ernatuko diren landareak, itxaropena nola, apurka-apurka hazten dira geu konturatu gabe. Egun batzuk igaro ondoren, haiengan arreta jartzen badugu, nabarmenkiro ohar gaitezke nola doazen hazten. Horixe da, halaber, laburtuta, Fundazioa azken 20 urteotan burutzen aritu den lana.

 Bidal iezaguzu zure argazkia

 Zeure hazia ereitea erabaki bazenun, gustatuko litzaiguke minutu bat eskainiko bazenu horri argazki bat atera eta gurekin partekatzeko. Horrekin batera, konta diezazukegu, labur-labur eta esaldi batean, non landatu zenuen eta landareak zuretzat duen esanahia. Eskerrik asko.

Argazkia hemen

 

Verificación


 HONA HEMEN ZUEN ARGAZKI GUZTIAK: