Bakearen aldeko eta biolentziaren aurkako biñetak (1977-2002)

Bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako biñetak (1977-2001)” erakusketa Vitoria-Gasteizen ikus daiteke hilabete honetan.

Erakusketa irekita izango duzue Hegoalde Gizarte Etxean maiatzaren 11tik 31ra.

Aspaldikoa da “Bakearen aldeko eta biolentziaren aurkako biñetak” (1977-2002) erakusketa, eta orain berriz erakusketari ekingo diogu, egungo egoeratik ulertuta, hainbat urtez Euskadin bizi izan dugun indarkeriako eta beldurrezko iragana ez ahazteko.

200 biñetaz osatutako erakusketak jaso egin du egunkari garrantzitsuenetako (ABC, Deia, Diario de Navarra, Diario Vasco, El Correo, El Mundo eta El País) marrazkilari onenetako hogeik nola ulertu zuten terrorismoaren errealitatea 1977tik 2002ra.

Laburbilduz, indarkeria terroristaren mehatxupean bizi izan ziren hamarnaka milaka herritarrek zenbait urtez bizi zuten egoera irrazional eta gaitzesgarria deigarri bihurtzea du helburu erakusketak.  Hori lortzeko bide bakarra dago: indarkeria terrorista eremu guztietan deslegitimatzea, eta horixe nabarmendu nahi du erakusketak. Horretarako, atzera begiratzen du kanal oso grafiko eta zuzenaren bidez: egunkarietako marrazkilari bikain horien biñetak erabiliz.

Egileen zerrenda

Ángel y Guillermo           Ángel Montiel y Guillermo Torres
El Perich                       Jaime Perich
El Roto                          Andrés Rábago
Ferreira                         Guillermo Ferreira
Forges                           Antonio Fraguas
Gallego y Rey                 José Mª Gallego y Julio Rey
Ibarrola                         José Ibarrola
Idígoras y Pachi              Ángel y Pachi Rodríguez Idígoras
Jesús Ferrero                 Jesús Ferrero
Kuto
Martinmorales                Francisco Martín Morales
Máximo                         Máximo San Juan
Mingote                        Antonio Mingote
Peridis                          José Mª Pérez
Oroz                             Cesar Oroz
Ricardo                         Ricardo Martínez
Ricardo y Nacho             Ricardo Martínez y Nacho Moreno
Ripa                              Luis Javier Ripa
Romeu                          Carlos Romeu
S. Almarza                     Santiago Almarza
San Pedro                     Gorka San Pedro
Summers                       Guillermo Summers
Ulises                           Ulises Culebro
Matt                             Carlos Matera
Zulet                            Jesús Zule

 

EGUNA:  Maiatzaren 11tik 31ra.

LEKUA: Hegoalde Gizarte Etxean (Vitoria-Gasteiz)  LOCALIZANOS

Dohako sarrera

Centro Cívico Hegoalde (Vitoria-Gasteiz) icono_mapa

Dohakko Sarrera

PDFErakusketaren triptikoan

PDFErakuskataren kartela