Gogora Institutuak antolatua
Liburuaren aurkezpena eta sinaketa
2000. La vuelta del terror
Liburuaren aurkezpena eta sinaketa
Data: 2026ko ekainaren 18a · 18:30
Lekua: Gogoraren egoitza · María Díaz de Haro kalea 3 · Bilbo
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak elkarrekin argitaratutako
«2000. La vuelta del terror» lanaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte.
Aurkezpenean parte hartuko dute:
Antonio Rivera, liburuaren koeditorea
Emilio Alfaro, kazetaria
Gaizka Fernández, historialaria
Amaia Goenaga, Gogorako teknikaria

Bertaratzea baieztatzea gomendatzen da:
944 032 844
Informazioa
2000. urteak ETAren su-etenaren amaiera ekarri zuen, erakunde terroristak indarkeria berriz martxan jarri baitzuen eta “sufrimenduaren sozializazioa” deritzona itzuli baitzen. Kale borrokaren bidez, terrorismoa herritar guztien eguneroko errealitatera zabaldu zen, eta politikariak, epaileak, kazetariak eta gizarteko beste erreferente batzuk jomugan jarri zituen.
“Berunezko urteetako” biktima kopuruetara iritsi ez bazen ere, indarkeria horrek eragin sakona izan zuen ordurako terrorismoarekiko oso sentikorra eta kontrakoa zen gizarte batean. Aldi berean, Lizarra-Garaziko Akordioaren testuinguruan, indar nazionalisten metaketarako estrategia berri bat garatzen ari zen.
Horren guztiaren ondorioz, gizarte-zatiketa handia sortu zen, estrategia politiko kontrajarriek eta beldurraren instrumentalizazioak elikatua. Egoera horrek erakunde demokratikoen sendotasuna eta herritarren arteko bizikidetza proban jarri zituen.
Garai hartan jardunean zeuden historialari, kazetari, magistratu, bakezale eta politikarien testigantza, analisi, hausnarketa eta oroitzapenetatik abiatuta, liburu honek urte haietako testuinguru politiko eta soziala berreraikitzen du, parte hartu zuten eragileen erabakiak eta horien ondorioak aztertuz.
Liburu kolektibo honek ulertzen laguntzen du zergatik izan zen 2000. urtea, aldi berean, indarkeriazko inposizioaren azken saiakera eta ETA erakunde terroristaren behin betiko gainbeheraren hasiera.
Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Los Herrán kalea 46 behea · 01003 Vitoria-Gasteiz
945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com



Liburuaren aurkezpena eta sinaketa 2000. La vuelta del terror