BUESA Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa, Valladolid-en

Antolatzailea: Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Erakusketa

BUESA

Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa

Datak
2026ko maiatzaren 19tik
ekainaren 14ra
Lekua
Miguel Delibes
Kultura Zentroa
Valladolid

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak aurkezten du
“Buesa. Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa” erakusketa,
Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonal eta politikoari eta haren izena daraman fundazioak egindako lanari eskainitako erakusketa.

Erakusketari buruz

Fernando Buesa Blanco eta haren bizkartzain Jorge Díez Elorza erail zituztenetik igaro diren hogeita sei urteak fundazioaren ibilbidearen urteak ere badira. Haien bizitzekin amaitu zuen logika sektario haren aurrean, fundazioak desberdinen arteko topaketaren aldeko apustua egin du, pluralismoan, zuzenbide estatuan eta demokrazian oinarrituta.

Fernando Buesak hitzarengan zuen konfiantzak, besteekin harremanak izateko eta ekintzarako adostasun puntuak bilatzeko argudio bakar gisa, indarrean jarraitzen du, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabeko herritar aske eta berdinen aldeko konpromisoa eta memoria bizirik mantentzeko nahia elikatuz.

Argazkien, prentsako artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus-entzunezko materialen bidez, erakusketak, alde batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonal eta politikoa erakusten du, eta bestetik, haren omenez eta oroimenez sortutako fundazioak hogeita sei urte hauetan egindako lana.