XXIII. Fernando Buesa Mintegia. 2000 TERROREAREN ITZULERA

Antolatzaileak: Fernando Buesa Blanco Fundazioa eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutua

XXIII. Fernando Buesa Mintegia

2000. TERROREAREN ITZULERA


Data: 2025eko urriaren 23 eta 24
Lekua: Micaela Portilla Ikergunea (Ekitaldi Aretoa)
UPV/EHUko Arabako Campusa · Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1 · 01006 Vitoria-Gasteiz


Mende laurden bat igaro da zoritxarreko 2000. urtetik, ETAk bere su-eten luzeenari amaiera eman eta bere estrategia hilkorra, “sufrimenduaren sozializazioa”, berriro martxan jarri zuenean. Urte hartan talde terroristak 23 pertsona erail zituen, eta 2001. urtean beste 15. Ez ziren “berunezko urteetako” zifra beldurgarriak, ezta ere 1992. urtera arte urtez urte gertatu zirenak.

Alabaina, terrorea itzuli zen berriro, noiz eta euskal eta espainiar gizarteak berreskuratua zuenean moral sentikor bat, indarkeriarako edozein baliabide onartezintzat jotzen zuena. Biolentoekin konfrontazio sozial latz eta ekidinezin baten erdian gertatu zen hori, terroristek herritar guztiak balizko areriotzat hartu zituztelako.

Eta gertatu zen ETAk plan zorigaiztoko bat abian jarri zuenean, bi norabidetan: erreferente sozialen erailketa selektiboa (aurkari politikariak, magistratuak, kazetariak, intelektualak eta irakasleak) inpaktu sozial handiagoa lortzeko, eta herritarren kikiltzea jazarpen etengabe eta nonahikoaren bidez (hau da, kale borroka).

Hori guztia gertatu zen, halaber, ETAk higatze estrategia alde batera utzi eta indar abertzaleen metaketa bilatzen zuen bitartean, bere proiektu subiranista gauzatzeko. Hala, ituna egin zuen exekutibo autonomikoarekin, eta abertzale ez ziren herritarren errealitatea baztertzera behartu zuen, horiek jazarrien eta ikusezinen artean utziz.

Desegonkortasun eta krispazio sozialeko egoera horretan, hainbat pertsona ezagun erailak izan ziren, eta horiekin batera, ez soilik eurak beraiek, baizik eta herri plural eta duin baten alde garatzeko jarraituko zuten beren ibilbideak ere kendu zizkiguten.

Urteurren triste, tragiko eta erabakigarri honetako mintegiak urte hartan bizi izandakoa gogoraraziko digu: ekarri zituen emozio eta beldur sorta, euskal gizartea zatitzeko mehatxua, zenbait talderen erantzukizun politikoa eta orduko pertzepzioa, hau da, terrorearen itzulera, geroago jakingo genuen bezala, taldearen “belgartxa-kanta” izan zena.

Izen-ematea eta bertaratzea berrestea

Bertaratzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea ondoko formularioa betez:

Egitaraua (PDF)
|


Argibide gehiago:

945 234 047

✉️ info@fundacionbuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Helbidea:

Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Los Herrán 46 C-behea. 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Mintegia online:

Bertaratu ezin dutenentzat, mintegia streaming bidez eskainiko da:

▶️ XXIII. Fernando Buesa Mintegiaren BIDEOAK (online)

 

Porta_XXIII_seminario