Fundación Fernando Buesak Buesa El valor de la palabra | El valor del compromiso erakusketa ikusteko gonbitatu nahi zaituzte, Portugalete
Egunak: 25/01/09 tik – 25/01/21era
Lekua: Portugateleko Santa Clara Kulturtegian
Fernando Buesa Blancoren eta haren bizkartzaina Jorgeren hilketaz egin dituen hogeita bost urteak haren izena daraman Fundazioaren ibilbidekoak dira. Logika sektario batek hil bazituen orduan, alderantzizko beste logika batek, pluralismoaren, zuzenbide estatuaren eta demokraziaren oinarriaren gainean ezberdinen arteko topaketa bilatzen duenak, indarra eman digu urte horietan guztietan. Fernandok hitzetan zuen konfiantza hark, besteekin harremanak izateko eta ekintzarako puntu komunak bilatzeko argudio bakar gisa, herritartasun aske eta berdinen artekoaren aldeko apustua elikatzen duena izaten jarraitzen du, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabekoa, baina memoriari eusten diona. Aldaketaz eta jardueraz betetako bi hamarkada nahikoa denbora dira une batez atzera begiratzeko, ibilitakoa baloratzeko eta gure etorkizuneko konpromisoa are gehiago indartzeko.
2025ko urtarrilaren 9tik 21ra bitartean, Portugateleko Santa Clara Kulturtegiak erakusketa hau hartuko du. Bertan, argazkien, prentsa-artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus- entzunezko materialen bidez, batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa erakutsiko da, eta, bestetik, bere nomenaldian eta oroimenean eratu zen fundazioak duela hogeita bost urtetik egiten duen lana aurkeztuko da.
.