XIX. FERNANDO BUESA MINTEGIA
“Transerriratuak. Euskadi terrorismoagatik utzi behar izatea”
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute
Data: 2021eko azaroaren 22a eta 23a
Lekua: Europa Biltzar Aretoa (Francisco de Vitoria entzunaretoa) Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko terrorismoaren esperientzia tragikoak oso errealitate eta adierazpide ezberdinak sortu zituen. Horietako bat transerriratuena da, eta gehien hitz egin den baina gutxien ezagutzen den errealitate bat da. Transerriratuak dira indarkeriaren mehatxuagatik edo horrek zeraman presio sozialagatik euren lurraldea utzi behar izan zuten pertsonak. Isilik eta anonimotasunean edo gertaera berariaz jakitera emanez, asko izan ziren gure mugetatik kanpora eraman zuena bere jarduera, negozioa, familia edo, besterik gabe, bere bizilekua, eurentzat edo ordezkatu zezaketenarentzat etsaitasunezkoa zen agertoki batetik ihesean babes baten bila. Terrorismoaren “isiltasunezko espiral” haren adierazpiderik nabariena izan zen, gizarte homogeneizatu bateko bere proposamenean, esklusibo bezain baztertzailean, parte hartzen ez zuten guztien ikusezintasunari aplikagarria. Zeren eta beste askok, aurrekoak baino kontaezinagoak, “barne erbestea” aukeratu behar izan zuten, bizi ziren gizartean euren gaitasunen arabera proiektatzeari, alegia herritar gisa gizarte horretan erabakimenez parte hartzeari, uko egitera behartuta ikusi baitziren.
XIX. Fernando Buesa Blanco Mintegiak ahotsa eman nahi die haietako batzuei, euren bizi-esperientzia azal diezaguten; izan ere, eurak bezalako sentiberatasun, lanbide edo jarrera bereko beste askorena ere ordezkatzen dute, zalantzarik gabe. Halaber, eta ahal dela, irteera horretara beharturik zenbat, zeintzuk, nola, zer bide erabiliz, zein unetan eta abar jakiteko argia jarri nahi da. Gaia ezjakintasunez, suposizioz eta oinarri askorik gabeko baieztapenez inguraturik egon izan da beti, eta, horregatik, komeni da hori guztia ahalik gehien argitzea. Era berean, komeni da ere jakitea estrategiarik erabili al zen irteera horiek laguntzeko eta itzulerak errazteko, gure esperientzia hartu-emanean jartzearekin batera munduan, zoritxarrez, trauma kolektibo batek eragiten duen ingurunearekin. Transerriratzea, azken batean, terrorismoaren mehatxu gogorrean jasanarazi izandako bazterketa sozial eta politikorako proiektu baten ondorio ugariagoena nola isilaraziena, uste izatera bakarrik heldutakoa.
Ezin izan zutenenganako edo presio hori gehiago ez zutela jasan behar adierazi zitzaienenganako arreta, beste errealitate bat ere ezbaian jarri gabe, ordea: era batera edo bestera mehatxaturik zen euskal herritarren gehiengoak bertan iraun zuen, erresistentzian, eta erronka irabazten lagundu zuen era horretan.
Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com Argibide gehiago hemen: 945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com Mintegia streaming bidez eman zen eta ikusgarri duzue gure youtube kanalean: XIX. Fernando Buesa mintegia (online)
|