2015. XIII. FERNANDO BUESA MINTEGIA

“Bakea hau zen. Gizarteak trauma kolektibo baten ostean”

  •  2015eko urriaren 29-30ean
  • Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia, Miguel de Unamuno kalea, 1. zk. 01006 Vitoria-Gasteiz Mapa

MINTEGIKO PROGRAMA

Gizarteek trauma kolektibo bortitz bat jasan badute, esaterako, gudaren bat edo terrorismoa (jatorria edozein izanda ere), nolabaiteko normaltasuna berreskuratzen saiatzen dira jazoera hori amaitzen denean.Kartela Baina indarkeriak jarraituko du gizartea baldintzatzen eta osatzen, eta hori saihestezina da. Indarkeria gaitzesgarria amaitu ondoren gizarteak beste gizarte guztiz desberdina izan behar bazuen ere, azkenean, beste errealitate baino ez da izango, eta jarraituko du zenbait eguneroko eta egiturazko arazo eta zailtasun izaten; horietako asko aurreko egoeraren ondorioak dira.

XIII. Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Mintegiak indarkeria politikoa pairatu duten zenbait nazioarteko egoera aurkeztuko ditu. Helburua da konparatzeko metodoa baliatzea zenbait alderdi egiaztatzeko, ondokoak, besteak beste: ez dagoela adiera bakarreko eredurik edo errepikatzeko moduko “ibilbide-orririk”; gizarteen izaerak berak eta traumak berak asko baldintzatzen dutela trauma osteko egoera, eta eragina duela errealitate berrian, horregatik da berezia esperientzia bakoitza; faktore desitxuratzailea kenduz gero, aukeren artean normalizatuta dauden eskumen-parametroen egoerara itzuli baino ez dela egiten, eta aurreko gatazkaren eragile protagonistak beste modu batean sartuko dira egoera horretan; biktimen eta biktima-eragileen egoerek, edo oroimenaren eta traumaren memoria-politiken egoerek oso errealitate ezberdinak aurkezten dituztela… Laburbilduz, adierazpen-aniztasuna dugu, eta norberaren esperientzien eta aurretiazko egituren ondoriozkoak dira; hori dela eta, konparazio errealista eta arretatsua egin behar dugu beste toki batzuetan gain hartutako “konponbideak” gureganatzeko orduan. Edozein modutan, aniztasunak berriz adierazten digu gure egoera egon daitezkeen egoeren arteko bat dela, oso naturala eta aurreikusteko modukoa; izan ere, bakea hau zen, bizitza normala.

ENLACEEGITARAUA ( Descargar )

ENLACE

BIDEOAK ( Ver )

ENLACEARGITALPEN OSOA (Descargar)

 

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako, izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi ondoko helbide elektronikoaren bidez: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago: 945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com