Dokumental laburren txapelketa

INDARKERIAREN DESLEGITIMAZIOARI BURUZKO DOKUMENTAL LABURREN TXAPELKETA-ERAKUSKETA

Iaz Fernando Buesa Fundazioak gazteentzako ikus-entzunezkoen sorkuntza txapelketa bat antolatu zuen. Txapelketaren helburua zen giza balore eta eskubideak sustatzea indarkeria kolektiboaren deslegitimazioa zabalduz, erakutsiz eta hausnartuaraziz. Hauek dira lehen postuetan geratu diren bi lanak saritzeko arrazoiak: lehen saria irabazi duen lana, ikustera emateagatik zeinen garrantzitsua den giza eskubideen urraketaren oroimena berreskuratzea, urraketa horien lekukotasunak zentzu eraikitzaile, baikor eta kritikoz agerturik. Eta bigarren saritua, eskola jazarpena agertzeagatik biktimen kontakizunaren bidez, erakutsiz nolako ondorioak izan dituen biktima horiengan bidegabeko talde indarkeriak.

“REDISCOVERING PAPE”

“REDISCOVERING PAPE” Lan honetan, 28 urteko María Royo zuzendariak elkarrekin uztartu nahi ditu bere birraitonarekin duen harreman estuaren oroitzapenak eta aitona hori iraganean ofizial nazi bat izan zelako aurkikuntza. Dokumental hunkigarri honetan Mariak Europa zeharkatzen du bere aitonaren lorratzen bila, bere familiaren isiltasuna hautsi beharrez eta erabaki konplikatuenen funtsa deskubritu nahian.

 

Dokumental hau eskatzeko idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com, edo deitu zenbaki honetara: 945 234 047.

.

(

“THEY SAY…” (2. saria)

Eskola patio batean gertatzen den guztia ez da jolasa. Alauda Ruiz de Azúa, 32 urteko zuzendari bizkaitarrak film labur hau ingelesez egin zuen jatorriz eta orain gaztelerazko azpitituluekin aurkezten du. Eskolaumeek beren gelakideengandik jasan dezaketen babesgabetasun eta bazterketa gogorra ikusarazten duen lana.

Laburmetraia hau osorik eta dohainik jaitsi nahi duten ikastetxeek aski dute 647 460 780 telefonora deitzea, edo encantafilms@gmail.com helbide elektronikora nahiz posta helbide honetara idaztea: ENCANTA FILMS. C/ Conde de Romanones 5, Esc. B 2º Dcha. 28012 Madrid