Erakusketa: Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa ( Sartu erakusketa birtulera sakatuz hemen )
Duela hogei urte baino gehiago erail zituzten Fernando Buesa Blanco eta haren bizkartzaina zen Jorge Diez Elorza eta beste hainbeste urte ditu bere izena daraman Fundazioaren ibilbideak ere. Logika sektario batek hil bazituen orduan, alderantzizko beste logika batek, pluralismoaren, zuzenbide estatuaren eta demokraziaren oinarriaren gainean ezberdinen arteko topaketa bilatzen duenak, indarra eman digu urte horietan guztietan. Fernandok hitzetan zuen konfiantza hark, besteekin harremanak izateko eta ekintzarako puntu komunak bilatzeko argudio bakar gisa, herritartasun aske eta berdinen artekoaren aldeko apustua elikatzen duena izaten jarraitzen du, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabekoa, baina memoriari eusten diona. Aldaketaz eta jardueraz betetako bi hamarkada nahikoa denbora dira une batez atzera begiratzeko, ibilitakoa baloratzeko eta gure etorkizuneko konpromisoa are gehiago indartzeko. 2022ko apirilaren 6tik maiatzaren 29ra bitartean, Kondestable jauregiak erakusketa hau hartuko du. Bertan, argazkien, prentsa-artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus-entzunezko materialen bidez, batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa erakutsiko da, eta, bestetik, bere nomenaldian eta oroimenean eratu zen fundazioak duela hogei urtetik egiten duen lana aurkeztuko da. Erakusketaren katalogoa (PDF) Entrar a la exposición virtual |