2013. XI MINTEGIA. Oroimen politikak. Zer, nola eta zertarako gogoratu.

Terrorismorik gabeko etapa berri honetan, gertatu zenari buruzko kontaketa egiten ahaleginduko gara; horrela bada, denon memoria anitz, partekatu eta adostua egin nahi dugu, manipulaziorik gabeko konplexutasunetik abiatuta. Oroimena, terrorismoaren biktimek jasan dituzten bidegabekeriak eta sufrimenduen onarpen sozial eta politikoa da. Hilketak, bahiketak, mehatxuak, estortsioak, errugabe anitzen zauriak egiaztatzea da.

Oroimen horrek, askatasunean eta ikuspegi integratzailean oinarrituko den bizikidetza demokratiko osoa sortzen lagunduko beharko du. Oroimena ezinbesteko elementua da terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa lortzeko, baita Zuzenbideko Estatuaren printzipioak eta baloreak indartzeko ere, gure askatasunen bermatzailea baita.

Mintegi honetan, “oroimen politikekin” lotura duten pertsona eta aditu batzuen ekarpenak ezagutuko ditugu; helburua, zer oroimen motan ahi dugun zehaztea eta ardura politiko eta sozialaren inguruan proposamen etiko bat egin eta garatzeko zer tresna behar ditugun jakitea da.

PDF PROGRAMA IKUSI

PDF BIDEO GUZTIAK