Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte elkarrekin editatutako argitalpen honen aurkezpenera:
2000. La vuelta del terror
2026ko maiatzaren 13a
19:00etan
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea · Floridako ibilbidea 9 · Vitoria-Gasteiz

Liburuari buruz
ETAren jardueraren unerik gogorrenetako baten berrikuspena.
2000. urteak ETAren su-etenaren amaiera ekarri zuen, indarkeriaren berraktibazioarekin eta “sufrimenduaren sozializazioaren” itzulerarekin. Kale borrokak beldurra herritar guztiengana zabaldu zuen, eta jomugan jarri zituen ordezkari politikoak, epaileak, kazetariak eta gizarteko beste erreferente batzuk.
Horren ondorioz, haustura sozial sakona sortu zen, estrategia politiko kontrajarriek eta beldurraren instrumentalizazioak elikatua, eta horrek bizikidetza eta erakunde demokratikoen sendotasuna kolokan jarri zituen.
Garai hartako hainbat eragileren testigantza, analisi eta gogoeten bidez, liburuak urte haietako testuinguru politiko eta soziala berreraikitzen du, eta ETA erakundearen gainbeheraren hasiera ulertzen laguntzen du.
Parte-hartzaileak
Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Los Herrán kalea 46 C-behea · Vitoria-Gasteiz
945 234 047 · info@fundacionfernandobuesa.com




2000. La vuelta del terror argitalpen aurkezpena