Antolatzailea: Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Proiekzioa eta solasaldia
MEMORIA REVELADA

Data: 2026ko apirilaren 20a · 19:00
Lekua: Europa Biltzar Jauregia (Barandiarán aretoa). Gasteiz hiribidea, 85 · Vitoria-Gasteiz
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak dokumentalaren proiekziora eta ondorengo solasaldira gonbidatzen zaitu:
“Memoria revelada”.
Solasaldian parte hartuko dute:
Fidel Raso (argazki kazetaria),
Sebastián Nogales (Gaztela eta Leongo Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea) eta
Pedro Lechuga (dokumentalaren zuzendaria).
Moderatzailea: Eduardo Mateo, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundaziokoa.
Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.
Ikusi dokumentalaren trailerra
‘Memoria revelada‘ dokumentala, Gaztela eta Leongo Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AvtCyL) ekoitzia eta Pedro Lechuga Mallo kazetariak zuzendua, fotokazetaritzak ETA banda terroristak eragindako izua eta basakeria informatzeko eta dokumentatzeko izan zuen garrantziari buruzkoa da.
Dokumental honetako protagonistak Fidel Raso argazki kazetaria dira, berrogeita hamar atentatu baino gehiago dokumentatu zituena, eta terrorismoaren bost biktima. Fotokazetariaren eta biktimen arteko elkarrizketa batean, une hartan gertatzen ari zenaren berri emateko argazkigintzak izan zuen garrantziaz hitz egiten dute, baita gaur egun eta etorkizunean duen balioaz ere, gertatutakoa inork ez dezan manipulatu.
Gainera, ‘Memoria revelada’ dokumentalak Kazetaritzako hiru ikasleren ahotsa ere jasotzen du, belaunaldi berriek fotokazetaritzari eta terrorismoari buruz duten ikuspegia ezagutzeko.
Informazio gehiago:
945 234 047
✉️ info@fundacionfernandobuesa.com ·
www.fundacionfernandobuesa.com




Proiekzioa eta solasaldia. “MEMORIA REVELADA”