Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa da erakusketaren antolatzailea
BUESA
Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa
2026ko abenduaren 2tik 17ra
Andaluziako Parlamentua, Sevilla
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak
«Buesa. Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa»
erakusketa aurkezten du. Erakusketak Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa eta haren izena daraman fundazioaren lana ditu ardatz.
Erakusketari buruz
Hogeita sei urte igaro dira Fernando Buesa Blanco eta haren bizkartzaina, Jorge Díez Elorza, hil zituztenetik. Denbora horretan, haren izena daraman fundazioak desberdinen arteko topaketa sustatzeko lan egin du, aniztasuna, zuzenbide-estatua eta demokrazia oinarri hartuta.
Fernando Buesak hitzean zuen konfiantza, besteekin harremanak izateko eta adostasunak bilatzeko bide gisa, gaur egun ere fundazioaren konpromisoaren oinarri da. Konpromiso horren helburua herritartasun askea sustatzea da, berdintasunean oinarritua, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabea, eta memoria zaintzeko konpromisoa duena.
Argazkien, prentsa-artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus-entzunezko materialen bidez, erakusketak Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa eta hura omentzeko eta gogoratzeko sortutako fundazioaren hogeita sei urteko lana biltzen ditu.



Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa erakusketa, Sevillan
