Erakusketa Buesa Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa, Guardian

Fernando Buesa Buesak Fundazioak Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituzte, Guardian


Egunak: 01/12/2023 – 14/12/2023
Lekua:  Oficina de Turismo de Laguardia (Casa Garcetas) Mayor Kalea, 52, 01300 Laguardia


 

Fernando Buesa Blancoren eta haren bizkartzaina Joregeren hilketaz egin dituen yoguita hiru urteak haren izena daraman Fundazioaren ibilbidekoak dira. Logika sektario batek hil bazituen orduan, alderantzizko beste logika batek, pluralismoaren, zuzenbide estatuaren eta demokraziaren oinarriaren gainean ezberdinen arteko topaketa bilatzen duenak, indarra eman digu urte horietan guztietan. Fernandok hitzetan zuen konfiantza hark, besteekin harremanak izateko eta ekintzarako puntu komunak bilatzeko argudio bakar gisa, herritartasun aske eta berdinen artekoaren aldeko apustua elikatzen duena izaten jarraitzen du, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabekoa, baina memoriari eusten diona. Aldaketaz eta jardueraz betetako bi hamarkada nahikoa denbora dira une batez atzera begiratzeko, ibilitakoa baloratzeko eta gure etorkizuneko konpromisoa are gehiago indartzeko.

2023ko abenduaren 1tik 14ra bitartean, Biasteriko Turismo Bulegoak erakusketa hau hartuko du. Bertan, argazkien, prentsa-artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus-entzunezko materialen bidez, batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa erakutsiko da, eta, bestetik, bere nomenaldian eta oroimenean eratu zen fundazioak duela hogei urtetik egiten duen lana aurkeztuko da.
.

.

Erakusketaren katalogoa (PDF)

organizador_buesa

PIE FUNDACION