Liburuaren aurkezpena: “Euskal gizarte terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna.”

Fernando Buesa Blanco Fundazioak, Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren laguntzarekin, atsegin handiz gonbidatzen zaitu ondoko liburuaren aurkezpenera:

“Euskal gizarte terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna.”

2015ko urriak 20, asteartea
19:00etan
Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Miguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz icono_mapa
(Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)

Aurkezpenean ondokoak izango dira partehartzaileak:

  • Antonio Rivera
    Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Instituko kidea eta liburuaren koordinatzailea
  • Jesús Loza
    Fernando Buesa Fundazioko zaindaria
  • Luis Castells
    Historia Garaikideko katedraduna UPV-EHUn

“Euskal gizarte terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna.”

 Argitalpen honen bitartez, XII. Fernando Buesa Mintegiaren edukiak aurkeztu nahi dizkizuegu. Mintegia 2014ko urriaren 16an eta 17an egin zen Vitoria-Gasteizko Las Nieves eraikineko Gradu Aretoan (UPV-EHU), eta “Euskal Gizartea Terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina eta etorkizuna” titulua zuen.  Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte  Historiarako Institutuak antolatu zituzten aipatutako jardunaldiak.

Helburuak eta aukerak

XII. Fernando Buesa Mintegiak aztertu nahi zuen gizarteak zer funtzio duen terrorismoaren aurrean. Izan ere, gizartearen jarrera ezinbestekoa da terrorismo-fenomeno osoa aztertzeko orduan: sorreran, garapenean eta amaieran.  Eta hori are garrantzitsuagoa da Euskadin, antolatutako herritar gutxi batzuek terrorismoaren alde egin baitute.

Euskal gizartea, oro har, oso beligerantea izan da terrorismoaren aurka.  Urteen buruan jarrera ere aldatuz joan da; frankismoan gehiengoak ulertu egiten zuen, trantsizioan “zerbait egingo zuen” uste zuten batzuek, azken hogeita hamar urteetan beldurra eta axolagabetasuna izan dira nagusi eta, azkenean oso garrantzitsuak izan dira terrorismoaren aurkako ekintzak eta errefusapena.

Une honetan, terrorismoak jarduerak behin betiko utzi dituela, gizartearen gehiengoaren jarrera kezkatzen gaitu, uste baitu ETA amaitu egin dela, armak eman ez baditu eta taldea desegin ez bada ere, eta ematen du etorkizunera begiratu nahi duela gertatukoaren memoriaren inguruko ezagutza eta kezka izan gabe.  Kezkatzen gaitu ikusteak gizarteak ez duela ikusi edo nahiago duela ez ikustea oraindik euskal herritar gutxi batzuek gorroto handia sentitzen dutela eta oso fanatikoak direla, eta oso zaila da bizikidetza demokratiko osoa eraikitzea halako baldintzekin.

Hori guztia dela eta, gai horren inguruan hausnartzea garrantzitsua da; zenbait ikuspegi ezberdin eta osagarri aztertu ditugu, bakean eta askatasunean biziko duen eta gizarte- eta politika-aniztasuna errespetatuko duen euskal gizarte integratu eta tolerantea eraikitzeko bidean laguntzearren.

PDF Ikus ezazu argitalpena PDFn