BULETIN
DIGITALA 103.
2026ko URRIA
|
|
|
|
“Demokrazia
eta bere mehatxuak"
|
|
|
Demokrazia liberala
bezalako horren gaurkotasun
handiko gai oso gutxi egongo dira,
hainbat etsairen eta egoeren
mehatxupean baita. Urrun da
beharrezko gogoeta intelektual
soil bat izatetik; batez ere,
premiazko egintza bat da,
diagnostiko egoki bat ezartzera
eta esku hartzeko proposamenak
egiten saiatzera behartzen
gaituena. Azken urteotan, izugarri
murriztu da demokrazian bizi den
herrialde zein pertsona kopurua.
Kontinente guztietan etengabe gora
doa konponbide zeharo
autoritarioak defendatzen dituzten
lider indartsuen agerpena edo
iliberalak deituriko demokrazien
pausaldi hilgarri hori. Geure
herrialde honetan ere berresten
doa funtsezko giza eskubideak
errespetatzen ez dituzten eta
mehatxatzen dituzten alderdien
gorakada, demokraziaren eta
Zuzenbide Estatuaren balioekin oso
kritikoak direnak. Justizia
soziala, duela gutxi arte axioma
eztabaidaezina zena, auzitan
jarria da, nabarmenkiro jarri ere,
haren burutzapenaz edo egiazko
aurrerapenaz harago, indartsuenak
sarituko dituen eta
deskalifikatuak direnak alfertzat
edo ezgauzatzat direlakoan
zigortzen dituen “oihaneko lege”
baten alde eginez. Duela gutxira
arte bizi eta ezagutu izan dugun
mundu goiti-beheti ordenatua geure
begien aurrean desagertzen doa,
antza. Gaindituak eta itzulezinak
zirela uste genituen iraganeko
garaietara heltzen ari gara
atzeraka.
Mehatxuak askotarikoak
dira. Botere publikoak interes
pribatu askoren baino ahulagoak
dira, eta herritar ugariren
eskariak aldezteko ezgai dira.
Informazioaren eta komunikazioaren
teknologiek nahastu egin dituzte
joko-arauak, baita ideiak sortzeko
eta zabaltzeko euskarriak berak
ere eta, are, eztabaida soziala,
zein baino zein iritzi publiko
beregain nola eraginkor bat
sortzeko horren beharrezkoak
direnak. Herritarrak berak
erantzun berehalako eta segururik
eskaintzen ez dioten sistema
batean sinisteari uzten doaz,
nahiago dute jendaje zakar eta
autoritarioa hauspotu. Baliteke
gure demokraziei eutsi izan dien
kultura politikoaren erregelak
eguneratu beharrean izatea gaurko
egunean baliagarriak izan
dakizkigun, gure etorkizuna
serioski mehatxatzen duten guztiei
erantzuteko balio dakigun.
Terrorismoaren biktimen erakundeen
eta unibertsitate-institutuen xede
dira giza eskubideak eta eraso eta
indarkeriarik gabeko mundu bat;
horiei buruzko eztabaida
gizarte-esparrutik atera eta geure
bizitzetarako kontu praktiko
batean bihurtzeko ahaleginean
dira.
Kontu horiexek jorratu
nahi dira lehen mailako analista
eta adituekin Fernando Buesa
mintegien XXIV. edizio honetan.
Esan bezala, ez bakarrik jakite
hutserako, baita demokraziaren
defentsan galdu izan den esparrua
berreskuratzeko proposamenak
egiteko ere. Horregatik, herritar
guztiak gonbidatuta daude
beharrezkoak diren eztabaida
horietara.
|
|
|
2026ko
URRIAren 29a eta 30a
Micaela Portilla
Ikergunea
(Ekitaldi
Aretoa)
UPV/EHUko
Arabako Kampusa
Justo
Vélez de Elorriaga, 1
01006 -
Vitoria-Gasteiz
Demokraziak bizi duen
krisi-garaiaz hitz egitea ohiko
bihurtu da, askotan errepikatzen
da jadanik, sakon hausnartu gabe.
Aurkako kanpoko eragileen
konspirazio baten ondorioz
gertatzen dela uste da, guk geuk
demokrazia ahultzen lagundu
dezakegula kontutan hartu gabe.
Terrorismoaren biktimen oroimena
zaintzea helburu duen fundazio
batek eta Historia Garaikideari
eskainitako institutu batek ezin
dute errealitate horretatik
horretatik kanpo geratu.
Terroristei aurre egiteko balio
garrantzitsuenetako bat
demokrazia da, eta gaur egun
ere, gizarte- eta
politika-aniztasunarekin eta
legearen gaineko estatuarekin
batera defendatzera behartzen
gaitu.Horregatik, aurtengo
mintegian gogoeta egitera
gonbidatu nahi zaituztegu.
Egiazko errealitate gogor horren
bidezko froga asko daude. Gero
eta gutxiago dira, gaur egun,
demokrazia betean edo
onargarrian bizi diren
herrialdeak. “Lider indartsuak”
ugaldu egin dira, eta politika
egiteko moduak, normalizatu.
Lehen gizabanakoen, erakundeen
edo herrialdeen arteko erlazioan
positibotzat hartzen ziren
balioen ordez alderantzizkoak
ditugu.
Politika egiteko eta ulertzeko
moduen eraldaketa horrek mundu
materialean gertatzen den
paraleloarekin izan dezake
zerikusia, erabakiak hartzeko
eta iritzia sortzeko orduan
teknologia berriek ezartzen
duten abiadurarekin eta
distortsioarekin. Botere pribatu
handien esku-hartzeak zalantzan
jartzen du politikak gatazka eta
interes kontrajarriak
bideratzeko eta ebazteko gune
nagusia izaten jarraituko ote
duen.
Demokraziak, gainera, eguneroko
bizitza demokraziarik gabe ere
posible dela dioen ideiari egin
behar dio aurre; eta, orain dela
gutxi arte ezohikoa zen axioma
bat formulatu da: demokrazia
soberan dago merkatu librean.
Tesi horien aurrean, hausnarketa
eraginkor, pragmatiko eta
aplikagarria behar da,
demokrazia babesten duen itun
soziala berritzea alternatiba
gisa formulatuko duena. Ohiko
ideiekin balio duen edo ideia
horiek sakon berrikusi behar
diren ebaztetik pasatzen den
eztabaida, dagoeneko bizi dugun
mundu errealerako demokraziaren
corpus politikoa eguneratzeko.
|
|
|
Fernando
Buesa Blanco Fundazioa
Los
Herrán 46 C-bajo - 01003
Vitoria-Gasteiz
(Araba)
|
|
|
|
Datuak
Babesteko
Erregelamendu Orokor (DBEO) 2016/679
betetze aldera, jakinarazten dizugu
zure datuak Fernando Buesa Blanco
Fundazioaren erantzukizuneko
fitxategi baten parte izango direla,
entitate horrek antolatutako
argitalpenak eta jarduerak
kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure
sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze-
eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu
ditzakezu, posta elektroniko bat
honako helbide honetara
bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta
zure
eskaeraren xehetasunak azalduz.
|
|
|
|