Logo 56. Buletina - 2016eko otsaila

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, Kontsulta ezasu online bertsioa

Si lo quieres leer en español pincha aqui

Buletin digitala

EDITORIALA

Aldaketa-garaia.  Aukera-garaia.  Elkarrizketa-garaia.

Aldaketa-garaian gaude.  Abenduaren 20an aukeratutako Gorte Nagusiak dira horren erakusle ona.  Eta aldaketa guztiek egokitzeko zenbait zailtasun sortzen dituzte eragileengan; izan ere, hainbat urtetik beste dinamika baten arabera jokatzera ohituta daude.  Gobernu berriaren osaketa da egokitzeko zailtasun horren adierazgarri nabarmena.  Eta agerian utzi du ez dagoela ezberdinen arteko elkarrizketarik, nahiz eta ezinbestekoa izan egoera berriari aurre egiteko.  Gobernu berriak izango du, besteak beste, terrorismoa behin betiko desagerraraziko duten eta biktimen esanahi politikoan oinarritutako memoria finkatuko duten politiken ardura.

Bestalde, Batasunaren munduak espetxe-politikaren inguruko aldaketa aldarrikatzen du, eta politika horretan barne hartzen du indarreko legeriaren onarpen argia ETAko presoak gizarteratzeari dagokionez.  Horrek erakusten du onartu egiten duela Zuzenbideko Estatua, garai batean suntsitu nahi izan bazuen ere.  Baliteke aldaketa taktiko bat izatea, planteamenduen berrikuspen kritikorik egin gabe gauzatutakoa; Fundazioaren lagun on batek dioen bezala: “ez dira zalditik erori, baina behintzat astotik jaitsi dira”.

Aldaketa-garaiak badira ere aukera-garaiak.  ETAren terrorismoarekin behin betiko amaitzeko aukera dugu.  Horretarako, Madrilgo Gobernuak amaiera horretarako sendotasuna erabiltzeaz gain, behin betiko izenlaguna bermatzeko beharrezkoa den inteligentzia ere beharko du.  Eta Batasunaren munduak ETAko presoak gizarteratzen lortzeko espetxe-legeria onartzeko prest egonda.  Gure ustez, espetxe-legeriak iraganaren inguruko autokritika exijitzen du gizarteratu ahal izateko.  Hori dela eta, Sortuk iraganaren inguruko autokritika egiteak ezer baino lagungarriagoa litzateke gizarteratzeko bidean.

Gure Fundazioaren iritziz, zenbait aukera sortzen dituzten aldaketa-garaiak, Fernando Buesak nahi eta praktikatu zuen printzipio baten arabera zuzendu beharko lirateke:  ezberdinen arteko elkarrizketa, interes orokorrei lehentasuna emanez alderdien interesen aurrean.  Fundazioak legatua zaindu nahi duenez, ondokoa gainera dezakegu: alderdien protagonismoak alde batera utzi behar ditugu ETAren behin betiko amaiera lortzeko.

XVI. IN MEMORIAM


XVI. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA

"Etorkizuneko bulkadak sortzen"

2016ko otsailaren 18an
20:00 h.
Vitoria-Gasteizko Artium Museoa

(Liburutegitik sartuko gara, Prudencio Maria Berastegi kaletik) icono_mapa

--- Doako sarrera, edukiera osatu arte ---


Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Iñaki Gabilondo kazetariaren hitzaldi bereziarekin.

In memoriam 2014

Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an, 12.00etan, egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete. (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea) icono_mapa

 

PDF Gonbidapena

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

DOKUMENTAZIO ZENTROA

ETAk Fernando Buesa hil, eta politikari konstituzionalisten aurkako jazarpena sendotzen du (2000)

1998ko irailean hasitako etena amaitutzat jo ondoren, ETA hiltzen hasi zen berriz, eta jarraitu zuen Alderdi Popularreko eta Alderdi Sozialistako kargudun politikoak lehentasunezko helburutzat jotzen, Fernando Buesa Blanco legebiltzarkide sozialista, besteak beste.  Hilketa horren ondorioz Jorge Díez Elorza eskolta ere hil zuen, eta gizartea ETAren aurka mugiarazi zuen atentatuak; horrez gain, alderdi nazionalistak eta ez nazionalistak banandu zituen terrorismoari eta horren ondorioei ekiteko moduari dagokionez.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 2000. urtean guztira 25 atentatu gertatu zirela jaso dugu: ETAk hogeita hiru pertsona hil zituen eta GRAPOk bi. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek 3.000 gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko 9.000 dokumentu baino gehiago, denbora pasa ahala, aukeratu eta argitaratzen ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.


 PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF "Reconocimiento común"
El Correo 11/11/2015

PDF "La mirada del otro vuelve a Euskadi"
El Diario Norte 16/11/2015

PDF "Víctimas vascas: la autocrítica de EH Bildu ayudará a la reinserción de los presos"
La Vanguardia 18/11/2015

PDF "La Fundación Buesa exige autocrítica a la izquierda abertzale"
Diario Noticias de Álava 19/11/2015

PDF "Es incoherente ir al homenaje a las víctimas sin condenar a los victimarios"
VascoPress 23/11/2015

PDF "¿Es posible una escuela que no discrimine en una sociedad que recela del diferente?"
El Diario Norte 05/12/2015

PDF "Igualdad a golpe de click"
El Correo 11/12/2015

 

Iritzia

PDF "La memoria de las víctimas" Imanol Zubero
El Diario Norte 11/11/2015

PDF "El coraje frente a la amenaza" Enrique Porto gallego
El Correo 19/11/2015

PDF "Cuando todo es nada y todos nadie" Joseba Arregi
El Correo 25/11/2015

PDF "La mirada del otro" Pello Salaburu
El Correo 28/11/2015

PDF "Víctimas y convivencia" Iñaki Unzueta
El Correo 03/12/2015

PDF "La estrategia de la distracción" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 12/12/2015

PDF "Formas de olvido" Antonio Muñoz Molina
El País Digital 08/01/2016

PDF "Gregorio Ordóñez, 21 años después" Ana Iribar
El Correo 22/01/2016

PDF "El terrorismo no fue un relato" Raúl López Romo
El Diario Norte 30/01/2016

 

Jarrai gaitzazu

Baja eman hahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com