Logo 13. Buletina - 2015eko abendua

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, Kontsulta ezasu online bertsioa

Si lo quieres leer en español pincha aqui

Hezkuntzako Buletina

 

Diskriminaziorik ez. Giza Eskubideak eskolan *

Seguru aski, eskolan giza eskubideen alde egiteko modurik efikazena eta zuzenena osotasunean praktikan jartzea da.  Hots, egunero-egunero tematzea hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona guztientzat eskubide guztiak bete daitezen lortzeko, “arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijio, iritzi politikoa edo beste edozein iritzi, jatorri nazional edo soziala, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein baldintza dela-eta bereizketarik egin gabe”, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Azken urteotan (hamarkadotan), gure eskoletan antzeman dugun aldaketa esanguratsuena aniztasuna gero eta handiagoa dela da.  Egun, ikastetxe ia guztietan (zenbait maila badaude ere) ikasgela berean dauden neskak eta mutilak, ezgaitasun fisiko edo psikikoak dituzten ikasleak, zenbait jatorritako, erlijiotako edo sexu-orientaziotako pertsonak.  Hori berez lorpen handia da diskriminazioari aurka egiteko.  Hala eta guztiz ere, pertsona askoren ustez oraindik ezberdintasunak txarrak dira, saihestu beharreko zerbait dela uste dute, ikasle guztiak ez dira modu berean hartzen, ikasle askok errefusatuta eta, zenbait kasutan, erasota ikusten dute euren burua.

Hori dela eta, aniztasunari, ahuldade bereziko egoerei erantzun egokiak ematea da erronka:  denak errespetatu eta onartu behar dira, denek gustura sentitu behar dute; ezin da norbait baztertu arrazoi batengatik (2. artikuluak berariaz aipatzen diren arrazoiengatik, eta beste antzeko batzuengatik, esaterako, ezgaitasuna, ideologia, itxura fisikoa edo sexu-orientazioa); bakoitzaren hezkuntza-beharrei erantzun egokiak ematea lortu behar da, garapen pertsonalerako aukera handienak eskaini behar zaizkie... Hortaz, ez da soilik pertsona guztiek eskolan leku bat izateko eskubidea dutela, oztoporik gabe, norberak onartutzat eta errespetatutzat ere sentitu behar du bere burua.  Onartzearen eta jazartzearen artean badira onarpen edo diskriminaziorako zenbait maila.  Hori dela eta, sistematikoki egin behar dugu lan zenbait balioen inguruan (esaterako, justizia, elkartasuna, errespetua edo konpromisoa, balio horietan oinarritzen baita Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala), eta beste zenbait baliori (edo kontra-balioak) aurka egin behar zaie, elkartasun ezari, intolerantziari eta etnozentrismoari, besteak beste.  Beste modu batean azalduta, jarrera eta portaera sexistak, arrazistak eta intoleranteak saihestu eta horiei aurre egitea litzateke, diskriminazioaren oinarriak izaten baitira.

Nola balora dezakegu gure hezkuntza-sistemak gero eta handiago den aniztasunari, ahuldade bereziko egoerei erantzun egokiak ematen dizkien edo ez? Nola baloratu, gainera, gure testuinguruan, non integrazioa osoki lortu den zerbait dela esatea (edo nahiago izanez gero, inklusioa) politikoki zuzena den... Nola baloratu sistema konplexu, hedatu batean, non errealitateak oso anitzak diren.  Hau da, nola neurtu gertaeren eta eskubideen arteko tartea.  Izan ere, eskola-hezkuntzan lan egin duen edo egiten duen edonork ondo dakien bezala, hiri berean eta elkarrengandik hurbil-hurbileko bi ikastetxek inklusiorako edo baztertzeko praktika oso ezberdinak izan ditzakete.  Badira Giza Eskubideak eguneroko zereginetan aplikatzearekin konpromiso handia duten zenbait ikastetxek, eta hezkuntza-ekintzan horri ematen dioten lehentasuna; aldiz, beste ikastetxe batzuetan hori bigarren mailan dagoen, edo izatekotan, gehigarri gisa eskaintzen dute.

Orain dela zenbait urte Katarina Tomasevskik, Nazio Batuen errelatore bereziak, hezkuntzarako eskubidearen inguruan ondokoa nabarmendu zuen: “jakina da hezkuntza-estatistikek gauza asko islatzen dituztela baina benetan jakin behar duguna ezkutatzen digutela.  Estatistikek batez bestekoekin egiten dute lan, baina giza eskubideek guztiontzako hezkuntzarako eskubide bera exijitzen dute”.  Hori dela eta, ikasle bakar bat ez onartzea, baztertzea, errefusatzea edo jazartzea porrota da.  Eskola osoaren porrotzat jo behar da.

Giza Eskubideak aplikatu eta horien alde egiteko orduan, kalitate oneko hezkuntza lortzeko dituen elementu berberak ditu eskolak:  irakasleen eta familien konpromisoa eta lan ona; eskola-antolaketa eta kide guztion parte-hartzerako sistemak; inguruneko gizarte-eragileekin batera lan egitea; eskola-curriculuma, eta bereziki, jarreren eta balioen inguruan egiten den lana; baliabideen banaketa ekitatiboa; ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak; elkarbizitza-arazoak kudeatzeko modua… Ez da gauza bera, esaterako, ikasleen poztasun maila jaso eta baloratzea edo halako lana ez egitea; edo eskola-arrakasta neurtzeko orduan ezagutzak soilik aintzat hartzea; edo ez egitea ezer “Elkarrekin bizitzen ikastea” gaitasunaren inguruan; edo beste leku batera begiratzea eskola-jazarpena gertatzen denean…

Baina beti izango dugu ondoko zalantza (edo eztabaida): posible al da diskriminatzen ez duen eskola izatea gizarte baztertzaile batean, non desberdina mesfidantzaz begiratzen den edo baztertzen den?

* Fermin Barceló maisua eta Pedagogian lizentziaduna da.  Hezkuntzarekiko eta berriztapen pedagogikorako konpromisoa gauzatu du zenbait arduraren bitartez, bai Eskolan bai Arartekoan.

Hitzaldi-hizketaldia


“Diskriminaziorik ez. Giza Eskubideak eskolan”

2015eko abenduaren 10a
19:00etan
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
(Florida parkea)

C/ Florida pasealekua 9, Vitoria-Gasteiz icono_mapa


Hitzaldi-hizketaldian ondokoek hartu dute parte:


José Ángel Cuerda
(Vitoria-Gasteizko alkatea 1979-1999)

Arantza Basagoiti (Etikako irakaslea Erizaintza Eskolan)

Fermín Barceló (Maisua, Pedagogian lizentziaduna eta Arartekoren Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendari ohia)

Libro

 

Ekitaldian, “Bloggers of Concordia” bideo-jokoa aurkeztu eta banatuko da; Fernando Buesa Fundazioak asmatu, eta Playful Robotek gauzatu du. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluan oinarritzen da joko interaktiboa.

 

 

 

Bideo-jolasean on line sartzea

Eskolan erabiltzeko interesagarriak izan daitezkeen zenbait baliabide pedagogiko:

Arartekoren web-orrian: www.ararteko.net

  1. Giza Eskubideen hezkuntzari buruzko baliabideak (Bigarren Hezkuntza)
  2. Gure eskubideak (Lehen Hezkuntza)
  3. Gure eskubideak jokoan (Bigarren Hezkuntza)
  4. Gure eskubideak. Ikasleen lanak
  5. CD Sortuz/ Generando
  6. ZiberBullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko material didaktikoa

www.edex.es
Bizitzarako abileziak; hitz egiteko ipuinak; Bizilagun berriak...

www.pantallasamigas.net
Interneten erabilera zuzenean bereziki oinarritutako hezkuntza-baliabideak: Ziber-bizikidetza; Ziber-hiritartasuna; e-Eskubideak haurtzaroan; on line bideo-jokoak...

www.unicef.es
Enrédate izeneko material berriak

eta Fernando Buesa Fundazioa:  

Manrais bideo-jokoa

"Giza eskubideen aldeko tira" museo birtuala

 

Jarrai gaitzazu

Baja eman hahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com