.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 21. boletina / 2010eko Urria
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

                                          BIKTIMEN LEGEARI BURUZKO GOGOETAK

Begi onez ikusten dugu Terrorismoko Biktimei Aitortza egiteko eta Babes Integrala emateko Legea noizbait ere Legebiltzarrean tramitatzen ari dela.

Biktimen elkarte eta fundazioek hainbeste aldiz eskatu duten lege horrek gure errebindikazio askori erantzun beharko die. Zentzu horretan, azpimarratu nahi dugu entzun egin direla biktimen ahots pluralak eta, kasu askotan, legearen testuari erantsita geratu dela haien ekarpena.

Guretzat sinbolikoki oso garrantzitsua da testu hori alderdi politiko guztien artean adostutako lege proposamen bat izatea, horrek erakusten baitu badagoela batasun demokratiko bat terrorismoaren biktimen trataerari dagokionez, eta hori biziki atsegingarria zaigu.

Oro har, legeak balorazio baikorra merezi du gure ustez, nahiz eta badituen, noski, hobetu litezkeen zenbait gauza.

Fernando Buesa Fundazioko kideok, biktimen gainerako fundazio eta elkarteetakoek bezala, aukera izan genuen lege horri buruzko gure iritzia adierazteko Diputatuen Kongresuan. Agerraldi honetan argitu nahi dugu aldi hartan esan genuela lege hori gure ustez beharrezkoa dela, batasun demokratikoaren emaitza dela, askotan biktimen ahots pluralak jasotzen dituena eta bere edukiarekin erantzuna ematen diela une honetan ditugun erronka askori.

Guztiarekin ere, esan genuen bazirela legean txertatu zitezkeen bi gogoeta, biktimen memoria eta parte-hartzearekin zerikusia zutenak.

Gregorio Ordóñez, Maite Torrano, Joxe Mari Korta eta Fernando Buesa fundazioek testu komun bat aurkeztu dugu Diputatuen Kongresuan, legean bi puntu hauek jaso daitezela eskatuz:

  • Terrorismoaren Biktimen Partaidetza Kontseilu bat sortzea biktimei dagozkien gai guztietarako topaleku eta partaidetza gune izateko.
  • Biktimen Memoriako Zentro bat sortzea.

Biktimen memoria kolektibo bat eraiki behar da, anitza, partekatua, konplexutasunetik adostua eta manipulaziorik gabea.
Bizikidetza demokratiko oso bat lortzeko beharrezkoa da biktimen memoria, biktimen izate objektiboaz jabetzea.
Biktimen memoria kolektiboa terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren oinarri bilakatu behar da.

PDF Diputatu Kongresuan Fernando Buesa Fundazioak argitaratutako proposamena

baloreen heziketa

ffbfAzaroaren 3an hasiko dira “Baloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan” irakasleentzako prestakuntza ikastaroak

 

“Baloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean hasiko da azaroaren 3an, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan eta GARATU programaren barruan, Fernando Buesa Fundazioak antolatutako irakasleentzako prestakuntza ikastaroa. Ikastaro honen bidez prestakuntzarako ez eze, gogoetarako gune bat ere zabaldu nahi dugu, hezkuntza eta humanismoaren munduko pertsona ospetsu batzuek baloreetan oinarritutako hezkuntzari buruzko norabideak eman diezazkieten irakasleei.

Inaugurazio hitzaldia Gasteizko alkate ohi eta Bakeaz taldeko Bake Eskolako kide den Jose Angel Cuerda jaunak emango du izenburu honekin: “Gizartea eta politika bakerako hezkuntzan”.

Hezkuntza esatea eta baloreen (arauen, portaera ereduen, norabide bitalen, helburuen) transmisioa esatea, gauza bera da. Orduan, zergatik bereizten ditugu ezberdinak balira bezala? Segurutik, gauza bi horien arteko begi bistako harremanaz haratago joatea delako helburua. Beharbada, hainbeste denboran gauza naturala bezala bizi izan dugun harreman hori gaur egun krisi gogor batean sartuta dagoelako.
Irakasleei zuzendutako ikastaroa izan arren, interesatutako edonor joan daiteke hitzaldiak entzutera.

PDF Egitaraua ikusi

actualidad

ffbf“Terrorismoaren biktimak eta memoria” II. Topaketa
Estalinismotik iraultzaren irudikeriara Indarkeria ezkerretik

Irailaren 30ak eta urriaren 1a

Iragan irailaren 30ean eta urriaren 1ean Bakeaz taldeak, Fernando Buesa Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Etikako Ikasgelak indarrak elkartu zituzten bigarren urtez jarraian Terrorismoaren Biktimei eta Memoriari buruzko II. Topaketak antolatzeko Bilbon. Hitzaldi eta eztabaida sorta baten bitartez gogoeta egin zen indarkeria politikoaren forma batzuen eta ezkerraren tradizio zenbaiten arteko harremanei buruz, azpimarratuz bereziki ezkerrak ETAren indarkeriaren aurrean hartu dituen jarreren argi-itzalak. Topaketa horiekin beste urrats bat eman nahi izan zen Euskal Herrian bakearen kultura eraikitzeko bidean, begirada kritiko bat botaz ezkerraren kultura politiko jakin batzuei; zehazkiago esanda, zanpatuen emantzipazioari buruz ezkerrak dituen ideal teorikoak kasu guztietan praktikan aplikatu ez dituztenei.

Filosofia, etika, historia eta soziologiaren ikuspegitik aditu talde batek gogoeta egin zuen gai horietaz, konpontzeke dauden gaiak baitira gure gizarte honetan, zeinetan urrun gauden diskurtso partekatu bat izatetik ETAren indarkeriak Euskal Herriko iragan, orainaldi eta etorkizunean jokatu duen paperari buruz.

PDF  Jardunaldietako hitzaldiak

hemeroteca

PDF "La amnistía de los presos de ETA sería inaceptable para las víctimas". "El 10 de noviembre estaré en Tolosa, donde mataron a Juan Mari". MAIXABEL LASA
El Correo 25/10/2010. Dokumentuen hizkuntza: ESPAÑOL


PDF
Glorificaciones que matan... y humillan. JESUS CASQUETE
El País 24/09/2010 Dokumentuen hizkuntza: ESPAÑOL

hemeroteca

PDF Bideoa. Retratos': Recuerdo a Fernando Buesa, Máximo Casado y Jorge Díez
Eitb 26/10/2010 Dokumentuen hizkuntza: ESPAÑOL

PDF Video juegos por la Paz
Revista Virtual REPLIKA 14/09/2010 Dokumentuen hizkuntza: ESPAÑOL

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak

"Hiltzaileen argazkien gorespen publikoa irain jasanezina da"

PDF Komunikatua Ikusi

comunicado

Bideojokoa MANRAÍS
Zure eskuetan daude


ffbb

MANRAÍS. Zure eskuetan daude (argazkia) Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais. Zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan. Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko


comunicado

FFBB

FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO nazioarteko lehenengo KOMIKI lehiaketarako deialdia egiten du. Marrazkilariek hiru obra grafiko bidali ahal izango dituzte gehienez; horietako bakoitza hiru biñetaz osatutako komiki bat izango da eta zerikusia izango du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetako batekin. Ekimena marrazkilari amateur edo profesionalei zuzendurik dago, eta bere helburua da obrak sustatzea eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hedatzeko ideia grafiko onak ematen dituzten autoreak saritzea.

ffbb Ikusi lehiaketaren oinarriak

centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 


 

 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo