.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 20. boletina / 2010eko Abuztua
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad Rodríguez

Baloreetan heztea. Giza eskubideak eskola demokratikoan

Bistan dago gure gaur eguneko gizartean erakunde garrantzitsuenak, eskola barne, krisian daudela. Mendez mende eskola izan da jakintzarako gunea eta familia berriz baloreen heziketarakoa, baina gaur egun badira beste esparru edo gune mediatiko batzuk izugarrizko indarra dutenak belaunaldi gazteen buru-bihotzetara iristeko. Halere, oraindik konfiantza handia jartzen dugu eskolan eta bere eskuetan uzten dugu gure gazteen –gure herriko etorkizuneko herritarren– kulturazio lana. Iragan mendean Europan lazkeria izugarriak ikusi ziren, kontinente zaharra deitutako lur puska hau gizadiaren historiako indar ilunenen mende amilarazi zutenak. Gure euskal lur honetan ere diktadura baten azpian bizi izan gara hamarkada askotan, aurrena erregimen autokratiko baten azpian eta gero nazio askatasuneko talde armatu iraultzaile baten zangopean. Oraindik ere indarrean dagoen errealitate horrek krudeltasunez markatu du gure gizartea eta bere eraginez giza eskubideen aldeko aldarria azken urteotako diskurtso entzunenetako bat bihurtu da. Guztiarekin ere, eta azkendu delarik XXI. mendearen lehen hamarkada, oraindik zalantzan jartzen da gure ikasgeletan baloreak irakastea gauza egokia edo komenigarria ote den, hots, zalantzan jartzen da ezberdinarekiko errespetua, bizikidetzaren garrantzia eta hiritartasun demokratikoaren bertuteak irakastearen egokitasuna. Fernando Buesa Blanco Fundazioa jabetuta dago defizit horretaz, eta iragan urteotan ikerketa lan exhaustibo bat egin du zeina koroatuta geratu baita liburu hauen argitalpenarekin: "Eskola bakarrik, irakasleen ahotsak" eta "Eskola zalantzan, ikasleen eta familien ahotsak". Lan horietan ikusten da hezkuntza komunitateko kide guztiei iruditzen zaiela baloreen heziketa dela gure hezkuntza sistemak oraindik gainditzeke daukan ikasgaia, eta hezkuntza sistema hori bera lan horri ekiteko baino galduago edo desmotibatuago sentitzen dela.

Gizartearen egoera kezkagarri honen erdian hartu zuen Eusko Legebiltzarrak hezkuntza ekimen bat abiatzeko erabakia, zeinaren gidalerro nagusia izango zen indarkeria deslegitimatzea eta Bakerako Hezkuntza bultzatzea gure euskal testuinguruan. Horrelaxe sortu zen Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Euskal Plana 2010-2011.

Errealitate horretaz oharturik eta ikusirik nola eskola bera ari zaigun arlo horretan laguntza eske, Fernando Buesa Blanco Fundazioak Baloreetan heztea. Giza eskubideak eskola demokratikoan izeneko ikastaro bat prestatu du irakasleei prestakuntza emateko, gure irakasleek oinarri etikoak, marko teorikoa, helburu argiak, eduki zehatzak eta baliabide metodologikoak izan ditzaten euskal ikasgeletan lan horri ekiteko, dela tutoretzatik, dela hiritartasuneko hezkuntza ikasgaitik nola, zeharka, gainerako ikasgai eta arlo guztietatik.

Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak irakasleentzat antolatua daukan GARATU izeneko prestakuntza-egitarauaren barruan eskaintzen da, eskola presentzialak bezala on-linekoak ere proposatzen ditu eta hiru helburu argirekin plazaratzen da:

  1. Balore heziketaren egitura teorikoa eraikitzen lagundu.
  2. Balore heziketaren funtsezko printzipioak ezagutarazi irakasleei.
  3. Giza Eskubideak 2.0 teknologien bidez ikasgelan lantzeko ekimen bat ezagutarazi.

Errotik sinesten dugu prestakuntza-ikastaro honek ekarpen berri bat egin diezaiokeela euskal gizarteari oro har, eta bereziki bakean, justizian eta oroimenean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko funtsezkoa izango den sektore bati. Esan gabe doa sektore hori irakasleak direla, eta ezinbestekoa dela irakasleak garatzea “bizikidetza eta bakea irakatsi ditzaten”. Xesus R. Jares maitea zenak esaten zuen bezala (2004:4): “bakerako heztea langintza noblea da, zaila bezain konplexua. Eta asmo eta orokortasunen mailan denok ados bagaude ere, gauzak konplikatu egiten dira galderak egiten hasten garenean bizikidetza ereduaz, irakaskuntzako metodologiaz eta hezkuntzaren paperaz”..

Hain zuzen ere horixe lortu nahi du Fernando Buesa Blanco Fundazioak ikastaro honekin. Gu ere Lederach-en iritzikoak baikara (1984:112): “ez badugu garatzen gure ikasleengan irudi berriak sortzeko behar dituzten gaitasun eta abilidade berritzaileak, sekula ez dute hautemango mundu ezberdin bat. Bakerako hezkuntzaren zeregina da futurista, poeta eta utopista serioz osatutako erantzukizunezko ikasgela osoak, belaunaldi osoak jalgiaraztea”. Izan dadila horixe gure apustua.


Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Presidentea



hemeroteca

PDFFundazioa lankidetzan ariko da Hezkuntza Sailarekin irakasleak prestatzeko.

Datorren ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Fernando Buesa Fundazioaren proposamen berri bat izango dute. “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean, prestakuntza eta hausnarketarako astia hartuko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen laguntzaz, eta horrela, irakasleak orientatuko ditugu baloreetan hezteko langintzan. Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.

Irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonor joan daiteke hitzaldi presentzialetara.

PDF  Ikusi egitaraua

Matrikula irailaren 6tik 24ra, Hezkuntzako Lurralde ordezkaritzetan edo web orri honen bitartez: https://posta.irakasle.net/Irakasle/index.html


actualidad

ffbf“Terrorismoaren biktimak eta memoria”II. topaketa

Estalinismotik iraultzaren irudikeriara Indarkeria ezkerretik
2010eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean

Bakeaz erakundeak, Fernando Buesa Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Gela Etikoak elkarrekin antolatuko dute bigarren urtez jarraian “Terrorismoaren biktimak eta memoria” II. Topaketa. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Bilbon (Lan Ekintzako ekitaldi aretoa, Uribitarte Pasealekua 3). Hainbat hitzaldi eta eztabaida eskainiko dira indarkeria politikoaren forma zehatz batzuei eta ezkerreko hainbat tradizioren arteko loturari buruz, arreta berezia eskainiz ezkerrak ETAren indarkeriazko jardueraren aurrean izan dituen argi-itzalei. Ekarpen bat egin nahi zaio Euskadin hain beharrezko den bakearen kultura eraikitzeko lanari. Ikuspegi kritikotik aztertuko dira ezkerreko zenbait kultura politiko, zeintzuek ez baitute beti aplikatu zapalduak askatzeko aldarrikatzen duten ideal teoriko hori.

Filosofia, etika, historia eta soziologia bezalako diziplinetatik abiatuta, aditu talde batek arazo horien inguruko gogoeta egingo du, ez baitugu oraindik arazo horientzako konponbidea aurkitu ez diskurtsorik adostu ETAk iraganean, orainean eta etorkizunean Euskadin izandako indarkeriazko paperaren inguruan. (Ikusi egitaraua) .  

PDF  Egitaraua

 

hemeroteca

PDF Entrevista con MAIXABEL LASA.
El Correo 25/07/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

PDF Reinserción o venganza . XABIER GURRUTXAGA.
El Correo 23/07/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

 

 

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak 

comunicado

Terrorismoa: Biktimak eta hiltzaileak zineman eta literaturan

c
Literatura eta zinema dira gure gizarte ireki honetako erreferentzia narratibo garrantzitsuenak eta horregatik, Fundazioak arretaz aztertu nahi izan du nola tratatu den terrorismoaren fenomeno odoltsua eta nola landu diren terrorismoaren biktimak eta hiltzaileak gure sortzaile eta autoreek eratutako imajinarioan. (Informazio gehiago)

- Textuak
- Bideoak


comunicado

FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO nazioarteko lehenengo KOMIKI lehiaketarako deialdia egiten du. Marrazkilariek hiru obra grafiko bidali ahal izango dituzte gehienez; horietako bakoitza hiru biñetaz osatutako komiki bat izango da eta zerikusia izango du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetako batekin. Ekimena marrazkilari amateur edo profesionalei zuzendurik dago, eta bere helburua da obrak sustatzea eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hedatzeko ideia grafiko onak ematen dituzten autoreak saritzea.

Ikusi lehiaketaren oinarriak


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo