.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 22. boletina / 2010eko azaroa
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

                                          BATASUNAREN INDARRA

Joan den azaroaren 23an terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazio gehienok dokumentu bat sinatu genuen, non esaten baitzen zeintzuk diren ETAren amaiera inpunitate gabe lortzeko garatu behar diren printzipio zuzentzaileak. Komunikabideen bidez gobernuari, alderdi politikoei eta gizarteari zuzendutako dokumentu horretan biltzen dira gure Fundazioak joan den maiatzeko editorialean (ETA desagertzeko zorian dagoen honetan jarraitu beharreko ibilbide orria) adierazitako oinarrizko ildoak.

Harako hartan, gogora ekarri genuen amaierako prozesu horren garapenak asko baldintzatu zezakeela euskaldunen arteko etorkizuneko bizikidetza. Gaur pozik egon gaitezke biktimen erakunde guztiek lortu duten batasunagatik, haiek ere guk bezala beharrezko ikusten baitute gizarte osoari eta, bereziki, botere publikoei Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioak ematea, printzipio horietan finkatuta geratuko direlarik ETAren biktima guztien Egia, Memoria, Justizia eta Duintasuna.

Biktimek beren altura morala, osotasuna eta joko demokratikoko arauei dieten leialtasuna erakutsi dute saminez beteriko urte luze eta izugarri hauetan zehar. Komunikatuan adierazten duten legez, biktimek ez dute eskumenik gobernuen politikak diseinatu edo exekutatzeko, baina kualifikazio berezi bat dute justiziarako eta duintasunerako eskubidea erabiltzeko eta baita ere horren guztiaren inguruan beren ahotsa entzunarazteko.

Gogoan izan behar dugu biktimek ez dutela sekula mendekura jo eta ez dutela justizia pribaturik erreklamatu. Men egin diote legeari eta horrek balio pedagogiko handia du gure etorkizunaren kalitate demokratikoan.

Lortu dugun batasun honetatik, biktimen erakundeok mezu argi eta ozen bat bidali nahi dugu, beti ere Zuzenbide Estatua errespetatuz eta tinko aurre eginez inpunitateari eta ahanzturari. Batasun honek balio erantsi bat du, gure gizartearen konbikzio demokratiko sendoak indartuko baititu eta eredugarri izango baita alderdi politikoentzat, komunikabideentzat eta erakunde sozialentzat. Denek ulertu behar dute adostasun hori dela behin betiko fanatismo terroristarekin eta hainbeste urtetan bizirauten lagundu dioten justifikazioekin amaitzeko bide bakarra.

Lerro hauen bidez biktimen komunikatua bere luze-zabalean irakurtzea gomendatzen dugu, merezi du eta. Komunikatu heldu, serio eta gogoetatsua da eta seguru asko etorkizuneko bizikidetzarako giltzarriak emango dizkiguna; etorkizun bat, desberdinenganako errespetuan, sufritzen duenarentzako justizian eta memorian oinarrituko dena, beldurrak ez gaitzan sekula berriro zigortu.

Maiatzeko editorialean adierazi genuen bezala, sinetsita gaude ETA garaitutakoan Zuzenbide Estatua nagusituko dela totalitarismoaren, fanatismoaren eta bazterkeriaren gainetik. Eta badakigu ez dela alderdi politiko baten edo pertsona bakar baten garaipena izango, demokrata guztiena eta gizarte osoarena baizik.

baloreen heziketa

ffbfBaloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan

 

“Baloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean hasiko da azaroaren 3an, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan eta GARATU programaren barruan, PDFFernando Buesa Fundazioak antolatutako irakasleentzako prestakuntza ikastaroa. Ikastaro honen bidez prestakuntzarako ez eze, gogoetarako gune bat ere zabaldu nahi dugu, hezkuntza eta humanismoaren munduko pertsona ospetsu batzuek baloreetan oinarritutako hezkuntzari buruzko norabideak eman diezazkieten irakasleei.

Inaugurazio hitzaldia Gasteizko alkate ohi eta Bakeaz taldeko Bake Eskolako kide den Jose Angel Cuerda jaunak emango du izenburu honekin: “Gizartea eta politika bakerako hezkuntzan”.

Hezkuntza esatea eta baloreen (arauen, portaera ereduen, norabide bitalen, helburuen) transmisioa esatea, gauza bera da. Orduan, zergatik bereizten ditugu ezberdinak balira bezala? Segurutik, gauza bi horien arteko begi bistako harremanaz haratago joatea delako helburua. Beharbada, hainbeste denboran gauza naturala bezala bizi izan dugun harreman hori gaur egun krisi gogor batean sartuta dagoelako.
Irakasleei zuzendutako ikastaroa izan arren, interesatutako edonor joan daiteke hitzaldiak entzutera.

PDF Hitzaldien laburpena ikusi

PDF Egitaraua ikusi

hemeroteca

ffbb Bideo. "Retratos" erreportaia

- Tras 14 meses de alto el fuego ETA rompe la tregua

- Recuerdo a Fernando Buesa, Máximo Casado y Jorge Díez
- Jose Maria Korta, Francisco Casanova y Manuel Indiano
-
López de Lacalle, Pedrosa y Jauregi

eitb.com 2010/10/22 Dokumentuen hizkuntza: gaztelera

PDFCuerda alerta a los profesores vascos de que "la paz no es sinónimo de tregua"
El Mundo 2010/11/04 Dokumentuen hizkuntza: gaztelera

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak

"Principios Rectores para un Modelo de fin de ETA sin impunidad ". Documento de bases

PDF Komunikatua Ikusi, gazteleraz.

"No a la impunidad"

PDF Dekalogoa Ikusi, gazteleraz

 

comunicado

Bideojokoa MANRAÍS
Zure eskuetan daude


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais. Zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan. Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko


comunicado

FFBB

FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO nazioarteko lehenengo KOMIKI lehiaketarako deialdia egiten du. Marrazkilariek hiru obra grafiko bidali ahal izango dituzte gehienez; horietako bakoitza hiru biñetaz osatutako komiki bat izango da eta zerikusia izango du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetako batekin. Ekimena marrazkilari amateur edo profesionalei zuzendurik dago, eta bere helburua da obrak sustatzea eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hedatzeko ideia grafiko onak ematen dituzten autoreak saritzea.

ffbb Ikusi lehiaketaren oinarriak

centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 


 

 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo