.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 24. boletina / 2011ko otsaila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - XI in memoriam - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

 

BIZIKIDETZA DEMOKRATIKO OSORANTZ

Bizikidetza demokratikoa gogoetarako gaia izan da Fernando eta Jorgeren erailketen hamaikagarren urteurrenaren karietara egindako azken “In Memoriam” ekitaldian.

Indarkeria terrorista betiko desagertuko delako itxaropena indartzen hasi zaigun une honetan, iruditzen zaigu funtsezkoa dela bizikidetza demokratiko osoko eredu bat eraikitzea. Eta eredu horren oinarria Zuzenbide Estatuaren printzipio eta funtzionamendua besterik ezin daiteke izan.

Biktimok urteak daramatzagu bizikidetza eraikitzen, uko eginez mendekuari eta justizia gure esku hartzeari, gure konfiantza osoa jarriz justizia egingo delako ustean.

Hain zuzen ere, Zuzenbide Estatuaren funtzionamenduak ekarri gaitu egoera itxaropentsu honetara, eta balio demokratikoen bidea da lehen bezala orain ere ezin abandonatu dezakegun bidea, esploratu gabeko lasterbidetan ez lokazteko.

Eskatzen dugun bizikidetzak ez du esan nahi inork bere sinesmenak bazterrean utzi behar dituenik, baina bai errespetuz jokatu behar duela, portaera tolerante eta ez-sektarioa izan behar duela. Aldiz, bizikidetza horrek eskatzen duena da espresuki uko egitea indarkeria eta koakzioa helburu politikoak lortzeko tresna bezala erabiltzeari, eta metodo horien gaitzespena ez da bakarrik proiektatu behar aurrean daukagun etorkizunaren gainean, baina baita ere hamarkada hauetan guztietan pairatu dugun izu eta gorrotozko iraganaren gainean. Egindako gaizkia aitortzea funtsezko urratsa da zauriak ixteko, etorkizuna oinarri sendoen gainean eraikitzeko.

Terrorismoaren aurkako batasun demokratikoa izan da egoera honetara ekarri gaituen giltzetariko bat. Une honetan sekula baino garrantzitsuagoa da batasun politiko eta sozial horri eustea. Ezin dugu arriskuan jarri prozesu honen emaitza bigarren mailako kontuetan izan ditzakegun desadostasunengatik.

Eraiki dezagun oraintxe bertan bakea, askatasuna eta bizikidetza Zuzenbide Estatuaren printzipioetan oinarriturik.



actualidad

ffbf FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO XI. IN MEMORIAM EKITALDIA
« BIZIKIDETZA ERAIKI »

Azken hamaika urte hauetan, otsailero, Fundazioak gogoetak, pentsamenduak eta ideiak eskaini dizkio euskal gizarteari Naty Rodriguez bere presidentearen bitartez. Natyren hitzak zuzenean datoz bihotzetik, gogoeta lasai eta konstruktiboen emaitza dira, eta baikortasunaren argia piztu nahi dute gu guztiongan. Natyrentzat biktimek beti dute toki berezi bat ekitaldi honetan, lagundu egiten die beren oinazean, eta animatu egiten ditu etorkizunari itxaropenez eta ilusio berritu batekin begiratzen.


documento en formato REAL VIDEO Natividad Rodríguezen emanaldiaren bideoa PDF Hitzaldia

Alex Puig biolin-jolea eta Oleguer Aymamí Busqué biolontxelo-jolea Brossa Quartet de Corda taldeko kideak dira, eta talde hori gaur gurekin izango da. Taldea sortzean asmo bat izan zuten: musika klasikoaren areto tradizionaletatik urrundutako errepertorio bat lantzea eta kidetasunak bilatzea beste musika estilo batzuekin. Musikari hauek gainditu egin nahi dituzte etiketa musikalen arteko mugak eta eurek ere bizikidetzako esparru berriak bilatu nahi dituzte era guztietako estilo eta adierazpen artistikoak elkartuz: antzerkia, dantza eta literatura.

documento en formato REAL VIDEO Quarter Brossaren emanaldiaren bideoa

Hitzaren hiru maisu ekarri nahi izan ditugu gure artera: beste mundu batzuetara eramaten gaituzten hiru idazle dira, Luisa Etxenike, Felipe Juaristi eta Anjel Lertxundi. Hitzen bidez gure artean gogoetak, sentimenduak, emozioak ereiten dituzten hiru artista. Garen baino hobeak sekula izango bagara, ikasi egin beharko dugu geure burua hitzez adierazten eta besteen hitza ere entzuten.

documento en formato REAL VIDEO Luisa Etxenikeren emanaldiaren bideoa PDF Hitzaldia


documento en formato REAL VIDEOFelipe Juaristiren emanaldiaren bideoa       PDF Hitzaldia


documento en formato REAL VIDEO Anjel Lertxundiren emanaldiaren bideoa        PDF Hitzaldia

Urtero bezala, zuen jakinean jarri nahi dugu zer lan egin duen Fundazioak, nola bideratu ditugun gure ahaleginak biktimen oroimena bizirik mantentzeko eta gure gizarteari ulertarazteko zeinen baliotsuak diren bizitza, askatasuna, ezberdinarekiko errespetua eta tolerantzia.

documento en formato REAL VIDEO
Bideoa Ikusi


Lehenengo aldia da oroimenezko ekitaldi honetan dantza garaikideari tartetxo bat eskaintzen dioguna. Gurekin izan dugun Konpainiaren sortzaileak Virginia García eta Damián Muñoz dira. Dantza garaikidea beste arte mota batzuekin aberasten dute, esaterako musikarekin eta ikus-entzunezkoekin. Taldeak 2009ko MAX saria irabazi zuen “STAFF” izeneko lanarekin, eta 2004ko Ciutat de Barcelona saria “Öleles” lanarekin.

documento en formato REAL VIDEOLa Intrusa Danzaren emanaldiaren bideoa


documento en formato REAL VIDEO Ekitalde osoaren bideoa

Galería

Imagen Argazki Galeria

 

hemeroteca

PDF La huella más allá de las trincheras
noticiasdealava.com 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: Gaztelera

PDF ¿Quién va a escribir la historia?
elpais.com. 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: Gaztelera

PDF López promete que la historia vasca se escribirá desde la memoria de las víctimas
El Mundo. 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: Gaztelera

PDF «Debemos poner los cimientos para que las futuras generaciones convivan en paz»
elcorreo.com. 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: Gaztelera

PDF El PSE fija en el legado de Buesa su guía para avanzar en tiempo" "la esperanza de un nuevo
noticiasdealava.com. 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: Gaztelera

actualidad

PDF Construir convivencia, tarea pendiente. NATALIA ROJO
El Correo. 2011/02/22 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Caerse del caballo o bajarse del tren. VICENTE CARRIÓN
El Correo.COM 2011/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Centralidad de las víctimas y derechos humanos. XABIER ETXEBERRIA
El Correo. 2011/02/26 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Sobre el derecho a la individualidad. KIRMEN URIBE
El Correo. 2011/02/27 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 

 

 


comunicado

PDF Fundazioaren azken komunikatuak


publicaciones

Txosten berria: 'Gazteen Argazkiak 14. Kultura Demokratikoa'

Documento en formato PDF  Gazteen argazkiak 14

 

comunicado

Bideojokoa MANRAÍS
Zure eskuetan daude


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais. Zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan. Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko

centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 



 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo