.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 22. boletina / 2010eko azaroa
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - azken ekitaldiak - dokumentazio zentrua


editorial

                                          BAKERAKO MATERIALAK

Ikasgeletan Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plana lantzeko asmoz Hezkuntza Sailak irakasleen eskura jarri dituen baliabide didaktikoen aurkezpenaren ostean, elkarte eta fundazio zenbaitek Plan horren balorazioa egin nahi izan dugu buletin honetan bertan irakurri daitekeen komunikatu baten bidez. Bertan diogunez, gure iritziz Plan hori funtsezko urratsa da indarkeria terroristaren eraginez denborarekin kaltetu diren jarrera eta balore demokratikoak berreskuratzeko, eta baita ere printzipio demokratikoetan eta Giza Eskubideetan oinarritutako bizikidetza indartzeko.

Batetik, balore horiek ikasgelan lantzeko irakasleei eskaintzen zaizkien material berriek oso kalitate pedagogiko eta didaktiko handia dute. Bestetik, iruditzen zaigu biktimen lekukotasuna gizarte bizitzaren esparru guztietan, eta bereziki hezkuntza munduan, oinarrizko faktorea dela indarkeria deslegitimatzeko gazteek berezkoa duten enpatia ahalmena baliatuta. Funtsean, ezerk ez baitu gehiago deslegitimatzen terrorismoa bere biktimen begiradak eta lekukotasunak baino.

Une honetan inoiz baino premiazkoagoa da lankidetza estu bat eratzea erakundeen eta gizarte zibilaren artean, baliabide didaktiko horiek balore positibo bezala estimatuak izan daitezen, eta bide horretatik, gizarte bat lor dezagun non, Giza Eskubideak eta balore demokratikoak defendatuz eta sustatuz, posible izango den bakean eta askatasunean oinarritutako bizikidetza bultzatzea.

ERAIKI DEZAGUN BIZIKIDETZA

Beste urte batez ere Fundazioak Fernando Buesaren eta Jorge Díezen aldeko XI. in Memoriam ekitaldia antolatzen du, aldi honetan "Bizikidetza eraiki" izenburupean. Bi hitz horiek Fernandok berak esan zituen 1999an eta geroztik ez dute gaurkotasunik galdu. Garai hartan Fernandoren proposamena izan zen "bizikidetza eraikitzea, denontzako herri bat [eraikitzea], zeinetan nortasun nazionaleko zein kulturaleko sentimenduak ez diren izango kategoria politikoak, aukera izango dugulako geureak erabateko askatasunez adierazteko". Hitz horiek premonitorioak dira sekula galdu behar izan ez genuen normaltasuna berreskuratzea euskaldun gehienon desira den une honetan.

Hala idatzi zigun Vicente Carrión-ek "Padre Patria" bere liburuaren aurkezpenaren ostean: "Fronte patriotikoen eta nortasun nazional edo etnikoen gainetik hiritarra dago. Ni, zu, hura… Bere pentsamenduak adierazteko gero eta beldur gutxiago daukan hori, bere bandera bakarra askatasuna duen hori, badakiena benetako bakea soilik lortzen dela ikasten dugunean mintzaira, sexu, ideologia, erlijio edo etnia ezberdintasunak onartzen eta ezberdintasun horiek aberastu baizik ez gaituztela egiten pertsona, euskaldun eta hiritar bezala".

Otsailaren 22an, beti bezala Gasteizko Principal Antzokian itxarongo zaituztegu, 21:00etan. Gurekin izango dira Luisa Etxenike eta Felipe Juaristi idazleak eta, urruntasunetik badere, Andu Lertxundi idazlea. Musikak ere izango du bere tokia Quartet Brossa laukotearekin eta, lehen aldiz, dantza garaikideak emango dio amaiera gure saioari, Damián Muñoz eta Virginia García dantzarien ekitaldiarekin.

baloreen heziketa

ffbfFERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO XI. IN MEMORIAM EKITALDIA

« BIZIKIDETZA ERAIKI »

Datorren otsailaren 22an, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian, FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍAZ OMENTZEKO XI. IN MEMORIAM ekitaldia ospatuko dugu "BIZIKIDETZA ERAIKI" lelopean.
PDFOmenaldian hizlari arituko da Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren presidentea, eta baita ere izango ditugu Quartet Brossa laukotearen musika, Luisa Etxenike eta Felipe Juaristi idazleen hitza, eta La Intrusa Danza konpainiaren dantza garaikideko saioa, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek eskainia.  

Eguna: Asteazkena, 2011ko otsailak 22
Ordua: 20:00
Tokia: Vitoria-Gasteizko Principal Antzokia (San Prudentzio kalea, 29)

PDF Gonbidapena

 

ffbfBalroleetako Hezkuntza

ESKOLA BAKEGUNEK IRAKASKUNTZAKO MATERIAL BERRIAK AURKEZTEN DITU

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, ikastetxeetan bizikidetza eta bakea lantzeko Eskola Bakegune espazioaren bitartez, "Markatzen gaituzten istorioak" izeneko unitate didaktikoa aurkeztu zuen iragan urtarrilaren 12an Euskadiko ikastetxeetako Bizikidetza Demokratikoko Planaren barruan. Helburua da 13-16 urte bitarteko 18.000 bat ikaslek, biktima, senide edo mehatxatutako pertsonen lekukotasunak entzunda, jakin dezatela nolako ondorioak dituen indarkeria erradikalak, enpatiazko sentimenduak izan ditzatela haien aldera eta euren balore demokratikoak sendotu ditzatela.PDF

Isabel Celáa Hezkuntza sailburuak adierazi zuen bezala, istorio horiei guztiei ahotsa eta aurpegia jarriko dieten lekukoen artean aurkitzen dira, besteak beste, Sara Buesa, 2000ko otsailean bere bizkar-zainarekin batera eraila izan zen Fernando Buesa politikari sozialistaren alaba, Jaime Caballero, ETAk 1987an 54 egunez bahitua eduki zuen enpresari gipuzkoarra, eta Aritz Arrieta, Arrasateko PSEko zinegotzi mehatxatua.

Era berean, Eskola Bakeguneko web orrian bildutako materialen artean balio pedagogiko handiko tresnak daude, hala nola "Bakeranzko urratsak" deitua, non mota guztietako gatazkak aztertzen diren (generoko indarkeria, bullyinga, eta abar) eta non argitzen den nola aurre egin horiei guztiei eskolan. Badira beste tresna batzuk ere, esaterako filmak, dokumentalak edo "Manrais, zeure eskuetan daude" izeneko bideojokoa, denak ere lagungarriak hezkuntzan eta gazteenen artean are gehiago sustraitzeko bakea, bizikidetza demokratikoa eta Giza eskubideak bezalako baloreak.

PDF Eskola Bakeguneko Webgunea

ffbfLITERATUR SOLASALDIA

Elkarrizketa VICENTE CARRIÓN «PADRE PATRIA» nobelaren egileari

 

Iragan urtarrilaren 17an Fernando Buesa Fundazioak beste literatur solasaldi bat antolatu zuen. Aldi honetan idazle gonbidatua Vicente Carrión izan zen, eta aztergaia bere lehen nobela, «Padre Patria».
PDFCarrión, filosofo eta irakaslea lanbidez, literatur munduan murgiltzen da modu bizi eta gatibagarrian kontatzeko Ordiziako gazte baten pasadizoak. Mutilaren aita GALek 1984an eraildako ETA-kide bat izaki, mutikoa bortxatua sentitzen da hilketa horretaz mendekatzera, baina gauzak ez dira irudi dutena eta aita zenaren egunkaria aurkitzen duenean kakotx artean jartzen hasten da ordura arteko bere sinesmen errotuenak. Itxaropen, bizikidetza eta superazioko kontakizun sublime bat, inor hunkitu gabe utziko ez duena. ()

FFB.- ¿Cómo surgió la idea de tratar esta temática en su primera novela?

VC.- Hay un componente autobiográfico obvio basado en mi propia iniciación política a finales del franquismo y en el interés con el que desde entonces vivo la política vasca. Dar testimonio de tales vivencias –desde la ejecución de Puig Antich hasta el asesinato de Fernando Buesa- a través de una trama novelada me hacía mucha ilusión. La coincidencia entre el asesinato de Fernando y el nacimiento de mi hija sirvió de detonante para dar cuerpo al relato.

PDF Elkarrizketa osoa

 

hemeroteca

PDF Natividad Rodríguez dice estar "escarmentada" de las veces
que la IA "nos ha engañado" y aboga por mantener la exigencia
Gente Digital . 02/01/2011 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF La ruta del dolor en Bilbao
El Mundo. 19/12/2010 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

hemeroteca

PDF Equiparación de la violencia o de las victimas. XABIER GURRUTXAGA
El Correo 2010/12/03 Dokumentuen hizkuntza: gaztelera

PDF Euskera y libertad. LUIS HARANBURU ALTUNA
El Correo 2011/01/25 Dokumentuen hizkuntza: gaztelera

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak

"Valoración sobre el Plan de Convivencia Democrática y Deslegitimación de la Violencia"

PDF Komunikatua Ikusi, gazteleraz.

 

comunicado

Bideojokoa MANRAÍS
Zure eskuetan daude


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais. Zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan. Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko

centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo