.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 25. boletina / 2011ko apirila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - komunikatuak - azken ekitaldeak - dokumentazio zentrua


editorial

GAZTE ARGAZKIAK

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak duela gutxi prestatu duen gazteen kultura demokratikoari buruzko txostenean (Gazte Argazkiak) hainbat datu kezkagarri jasotzen dira, arretaz aztertu beharko genituzkeenak.

Azken urte hauetan egin diren txostenetan ikusten denez, biztanleria sektore horretako jarrera baztertzaileak gero eta gutxiago dira, baina oraindik euskal gazteriaren zati handi batek indarkeria erabiltzen edo justifikatzen du eta, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da lanean jarraitzea gure gizarteak jasaten duen indarkeriaren aurkako jarrera errotzeko gure nerabe eta gazteen artean.

«ETA desagertzearekin ez da desagertzen indarkeriaren azpi-kultura», adierazi  du Víctor Urrutia, txostenaren arduradunak. Izan ere, une honetan hamar gazte euskaldunetik batek ETAren ekintzak justifikatzen ditu oraindik, eta erdiak baino gehiagok (%51) diote ez luketela bizi nahi mehatxatu baten ondoan, hots, ETAkide baten ondoan bizi nahi ez luketela diotenen kopuru ia berdina (%55).

Zer egin dugu gaizki gazteekin? Gazteria ez dadin ezaxolatu gai horretaz, baloretan oinarritutako kontakizun bat transmititu behar diegu. Familiak, eskolak, erakundeek eta komunikabideek, hau da, gizarte osoak oro har, obligazioa eta erantzukizuna dauka protagonista papera jokatzeko eta pedagogia soziala eginez errespetu, askatasun eta bizikidetza demokratikoko baloreak hedatzeko.

Datu horiek agerian uzten dute lehenbailehen aplikatu behar dela Bizikidetza Demokratikoa lortzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plan bat bai ikasgeletan eta baita ere gazteriaren sozializaziorako beste esparruetan. Samina eta bidegabekeria bakardadean eta isilean jasan dituztenen lekukotzak eraman behar zaizkie, terrorismoa deslegitimatzeko funtsezko tresnak direlako. Laburtuz, kultura zibiko eta solidarioa landatu behar da gazteengan, totalitarismoak defendatzen dituzten forma sektario eta egoskorrei aurre egiteko.

Halere, ikerketa horrek orobat erakusten du gazte euskaldunen zati handi batek indarkeria mota guztiak arbuiatzen dituela, batez ere ETAk darabilen ideia bat edo proiektu politiko bat inposatzeko. Euskadiko gazteak, demokrazian jaioak izan arren, ez dute erantzukizunik hartzen eta ez dira inplikatzen Euskadin bizikidetza lortzeko erronkan. Bizikidetza hori guk denok, gazte direnek nola hain gazte ez garenok, kontzientzia osoz geuretu behar dugu, askatasunezko etorkizuna bermatzeko.  

 

actualidad


INDARKERIA TERRORISTAK ERAGINDAKO GIZA ESKUBIDEEN URRAKETEN NAZIOARTEKO BEHATOKIA

AURKEZPENA

EGUNA: 2011ko apirilak 15, eguerdiko 12:15etan
TOKIA: Canciller Ayala Hotela (Ramón y Cajal kalea, 5, Gasteiz)
SARRERA LIBREA

ZoomrightsFernando Buesa Fundazioa eta Bakeaz urte askoan ari gara arreta bereziz aztertzen ETAren indarkeriazko jarduera, bere intimidazio, estortsio ekonomiko eta erailketekin. Horregatik, gure indarrak elkartu ditugu eta ZOOMRIGHTS sortu dugu, indarkeria terroristak eragindako giza-eskubideen urraketen nazioarteko behatokia, biktimen lekukotasunak jasotzen dituena.

Behatokiak bokazio bikoitza du. Batetik, gure ekarpen xumea da Euskadin kontsentsuzko memoria kolektibo, plural eta integratzaile bat sortzeko, lagundu dezan bizikidetza demokratiko oso bat eraikitzen, askatasunean eta ikuspegi integratzailean oinarritua. Memoria horretan tokia egongo da baita ere azken hamarkada hauetan herri honetan beren eskubideak larriki urratuta izan dituzten beste biktima batzuen lekukotasunentzat. Bestalde, esparru horretan lanean diharduten Europako eta nazioarteko organismoen aurrean salatu eta objektiboki azaldu nahi ditu ETAren eta beste talde terrorista batzuen ekintzak eta horien ondorioak, memoria omentzeko, biktimei zor zaien ezagutza aitortzeko, eta gure historia hurbilenean Euskadin gertatu denaren ikuspegi objektibo eta argia emateko nazioarteko komunitateari.

InternetZoomrights

 

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO TIRA

Fernando Buesa Fundazioak 2010ean antolatu zuen Giza Eskubideen Aldeko Lehenengo Nazioarteko Lehiaketa. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten marrazkilariek gehienaz hiru obra grafiko bidal ditzakete eta nahitaez zerikusiren bat izan behar dute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetakoren batekin.

Bere lehen urtean jende ugari aurkeztu zen lehiaketara: 47 herrialdetako 210 lehiakidek 483 lan onartu bidali zituzten. Lehiakide gehien izan dituzten herrialdeak dira: Espainia (36), Txina (17) eta Turkia (16).

Hona hemen lehen edizioa irabazi duten bost biñetak.

Lehen saria - Francisco Pérez Villanueva - Santiago de Compostela

Lehen saria

2. saria - David Vela - Zaragoza

2. saria

3. saria - Olga Carmona Peral - Granada

3. saria

4. saria - Jitet Kustana - Indonesia

4. saria

5. saria - Anne Derenne - Madrid

5. saria

 

Era berean, Giza Eskubideen artikuluak hezkuntza esparruan eta oro har euskal gizarte osoan hedatzeko, Museo Birtual bat sortu nahi dugu, Giza Eskubideen Aldeko Komiki Lehiaketaren lehen edizioko 50 biñeta parte-hartzailerik onenak bertan biltzeko.

Donostiako «La Casa de la Paz y los Derechos Humanos» izango da erakusketa horren marko birtuala eta, esan bezala, Giza Eskubideen berri zabaltzeko erabiliko dugu, bereziki Euskadiko nerabe eta gazteen artean, askatasunezko bizikidetza demokratikoaren baloreak sustatzeko beraiengan. 

 

LITERATUR SOLASALDIA

EL MUNDO DE LAS MUJERES, «ALAIN TOURAINE»

El mundo de las mujeresOhi dugun bezala, maiatzaren 2an (arratsaldeko 18:30ean) literatur solasaldi bat egingo dugu, eta bertan aztertuko dugu 2010ean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzea Saria irabazitako Alain Touraine soziologo frantses ospetsuaren «El mundo de las mujeres» lana.

Baditugu liburu horren zenbait ale maileguan uzteko. Kopia bat eskuratu nahi duenak aski du 945234047 telefonora deitzea edo helbide honetara mezu bat bidaltzea: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com. Mesedez, baieztatu solasaldira etorriko zareten ala ez.

 

 


comunicado

PDF Fundazioaren azken komunikatuak


comunicado

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsIntimidazioa, estortsio ekonomikoa eta erailketa pairatutako terrorismoaren biktimen memoria nazioartera eramateko premiak kezkatuta, Behatoki honetan biltzen dira biktima horien lekukotasunak, lan horren bidez Euskadiren memoria kolektibo eta plurala osatzen lagunduko dugulakoan. Gure asmoa da nazioarteko komunitateari gertatutakoaren ikuspegi objektibo eta argia ematea, eta ikuspegi integratzailean eta askatasunean oinarritutako bizikidetza demokratiko osoa eraikitzen lagunduko duen kontsentsuzko memoria polifoniko horren hazia izatea.

Internet Zoomrights



Giza Eskubideei buruzko bideojokoa

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI

ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 



 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo