Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatutakoa
Biktimak: Denak berdinak ala denak desberdinak?
Karakterizazioa eta fenomeno konplexuaren aurreko erantzunak
- DATA: 2016ko azaroak 10-11
- LEKUA: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia
Miguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz
(Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)
Biktimen inguruko gaiak garrantzi nabarmena lortu du garaiotan. Errealitate horren aurrean gizarteak duen sentsibilitatea funtsezko faktorea izan da. Gero eta gehiago erabiltzen da biktima hitza, arreta eskatzen du eta hainbat taldeengan aplikatzen da horien etiologiaren edo egoeraren jatorriaren arabera.
Antzeko zerbait gertatzen da orain dela gutxiko euskal historiari buruz ari garenean. Biktima izatearen arrazoiak anitzak direnez, jatorriari eta tratamenduari dagokionez oso ezberdin diren zenbait errealitate bildu dira hitz bakar batean —biktimak. Horiek denak homogeneizatzea eta hizkuntza bateratzaile baten bidez egoera guztiak parekatzea biktimak gaizki tratatzea da; gainera, horrek gizartea manipulatzen du eta ezin da gaiari bermerekin ekin. Guztien egoera berbera baldin bada, eta denek enpatia eta elkartasun bera merezi badute ere, berdintzat jotzea bidegabea eta okerra da. Jatorrizko kausek ematen diote esanahia biktimen talde bakoitzari, eta horrek zehazten du gizarteak horietako bakoitzarekin izan behar duen harremana. Hainbat terrorismotako biktimak eta asmo politikoko indarkeriaren, indarkeria matxistaren edo gaixotasunen edo istripuen ondoriozko biktimak desberdinak izateaz gain, bakar-bakarrik egingo diegu merezi duten arreta zertan eta zergatik diren desberdin baloratuz gero, eta gizartean zerbaiten adierazpen gisa hartu ahal izango ditu.
Hori dela eta, biktimen kontzeptuaren inguruan hausnartu beharra dugu. Horretarako, hitzaren esanahia mugatuko dugu, baita kasu bakoitzean dauden erantzun sozialerako beharrak ere. Sufrimenduari dagokionez biktimak berdinak dira, baina hainbat etiologien araberakoak dira, eta horiei egin behar diegu arreta zeren arabera diren biktima eta nola tratatu behar diren ulertzeko. Biktima izatearen kausa guztiak ezin dira parekatu, eta denek ez dute oroitzapen mota bera behar, zenbait ekimen homogeneizatzailek nahi duten moduan. Azken hauek, agian, gizartean barkamenean dituzte begiak jarrita, eragindakoek behar eta eskatzen duten horretan jarri beharrean.
——————————
Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:
Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenaketa helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.
Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com
——————————