“Giza Eskubideen aldeko tira” izeneko erakusketa Donostia-San Sebastianen ikusgai martxoaren 15etik aurrera


Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai Aiete Kultur Etxean 


 

“Giza eskubideen aldeko tira” erakusketan, Fernando Buesa Fundazioak 2010ean antolatutako Nazioarteko Lehiaketan irabazle suertatu ziren hainbat bineta jarri dira ikusgai. Lehiaketa horren helburua Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 30. artikuluak bineta grafikoen bidez jasotzea zen. Ehunka herrialdetatik etorritako 200 pertsonak hartu zuten parte lehiaketan.

Bineta “fisikoak” Aieteko Kultur Etxeko hallean egongo dira ikusgai, baina “La tira por los Derechos Humanos” Museo Birtualean (www.bideo.info/buesa/museo/index.html webgunean) ere ikusi ahal izango dira.

Kolorea, komikiaren formatua, umorea eta ironia ezinbestekoak dira erakusketan. Horien bidez, publiko orori jakinarazten zaio pertsona guztiek dituzten eskubideak, eta, gainera, modu dibertigarrian, interaktiboan eta hezigarrian. Era berean, museo birtual horretan, gida didaktiko bat dago eskuragarri (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez), giza eskubideen ezagutza eta esanahia ulertzen laguntzeko, irakasleentzat nahiz gaiaren inguruan interesa duen edozein erakunde edo pertsonarentzat.

Erakusketa Donostiko Giza Eskubideen Zinemaldiko ekintzekin batera egingo da, eta Donostiko Udaleko Giza Eskubideen Arloari eta Donostia Kulturari esker antolatu dute.

 


 

‘Giza Eskubideen aldeko tira’
2017ko martxoaren 15etik apirilaren 23ra arte

Aieteko Kultur Etxea

Aiete Pasealekua, 65, 20009 Donostia

 


 

“Giza Eskubideen aldeko tiraMuseo birtuala

“Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketaren kartela