‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Santxo Jakituna Fundazioaren fondoen bidez)’ erakusketa

Bilbo eta Donostiako Justizia jauregiek hartuko dute udazken honetan ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Santxo Jakituna Fundazioaren fondoen bidez)’ erakusketa.

Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Santxo Jakituna Fundazioaren bidez)’ Antonio Riverak, EHUko Historia Garaikideko katedradun eta Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patronatuko kideak, eta Irene Morenok, EHU Historia Garaikideko doktore eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko kideak sortutako erakusketa da, eta eurak aritu dira komisario-lanetan ere.

Erakusketako ia material guztia Santxo Jakituna Fundazioaren fondoetatik ekarritakoa da, bertako hainbat eta hainbat dokumentu, liburu, liburuxka, kartel, pegatina, egunkari, aldizkari eta beste hainbat objekturen gordailuzain baita. Erakusketan aukera egongo da fondo horien zati bat ezagutzeko, eta horien bidez ikus daiteke euskal herritarrek terrorismoari buruz erakutsitako ibilbide dinamiko nola aldakorra, eta baita gehiengoak joera horien gainean izandako bilakaera ere. Gai erakargarria, itzeleko garrantzia duena eta geure egunerokoan oraindik bizirik eta eragiten ari dena.

Pasa den neguan jada Gasteizen ikusterik izan zen erakusketa hau udazken honetan Bilboko Justizia Jauregian (urriaren 21etik azaroaren 20ra) eta Donostiako Justizia Jauregian (azaroaren 25etik abenduaren 27ra) ikusteko parada izango da.

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Santxo Jakituna Fundazioak antolatutako erakusketa ibiltari hau Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren laguntzari esker gauzatu da. Horrez gain, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren (EHU) laguntza du.


  Ibiltaritzaren


Erakusketaren katalogoa (PDF)

Exposición-La-Sociedad...