Giza eskubideen aldeko tira erakusketa (2014)

  • Iraupena:  2014/05/09tik – 2014/10/31era
  • Lekuak:  Vitoria-Gasteizen Gizarte Etxeetan: C.C. Judimendi, C.C. Hegoalde, C.C. Iparralde, C.C. Lakua, C.C. El Pilar, C.C. Arana y C.C. Ibaiondo
  • Hurrengo erakustaldia: 2014ko irailaren 16tik 30era

Zentrua: El Pilar Gizarte Etxean
(Senda de los Echanove, 2 – 01010 Vitoria-Gasteiz)

 

El Pilar Gizarte Etxean 16tik 30era “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren biñeten aukeraketa bat izango da ikusgai. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala.  Proiektu hau “Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez.  Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da.

Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun batLa tira por los derechos humanosherrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondorenmuseo birtualean jarri ziren . Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean.  Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu.  Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, Adierazpen hori ezagutu dezaten da.

Erakusketa Vitoria-Gasteizko Gizarte Etxeetan.

Judimendiko Gizarte Etxean izan ondoren, erakusketa beste 6 Gizarte Etxetan jarriko da, nahi izanez gero, bisitatzeko aukera izateko. Horrela bada, erakusketa hiriko auzoetara hurbilduko dugu, nahi duenak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezagutu dezan, kontzeptuetan sakon dezan, eta are garrantzitsuena dena, hori guztia bizitza-garapenean integra dezan.

 

Judimendi Gizarte Etxea:  maiatzaren 9tik 23ra
Hegoalde Gizarte Etxea:  maiatzaren 23tik ekainaren 12ra
Iparralde Gizarte Etxea:  ekainaren 12tik 27ra
Lakua Gizarte Etxea:  ekainaren 27tik uztailaren 15era
Pilar Gizarte Etxea:  irailaren 16tik 30era
Arana Gizarte Etxea:  irailaren 30etik urriaren 16ra
Ibaiondo Gizarte Etxea:  urriaren 16tik 31era

 

Internet“Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketa birtuala
 *“Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketaren triptikoa