Bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako biñetak (1977-2001)” erakusketa Vitoria-Gasteizen ikus daiteke hilabete honetan.
Erakusketa irekita izango duzue Hegoalde Gizarte Etxean maiatzaren 11tik 31ra.
Aspaldikoa da “Bakearen aldeko eta biolentziaren aurkako biñetak” (1977-2002) erakusketa, eta orain berriz erakusketari ekingo diogu, egungo egoeratik ulertuta, hainbat urtez Euskadin bizi izan dugun indarkeriako eta beldurrezko iragana ez ahazteko.
200 biñetaz osatutako erakusketak jaso egin du egunkari garrantzitsuenetako (ABC, Deia, Diario de Navarra, Diario Vasco, El Correo, El Mundo eta El País) marrazkilari onenetako hogeik nola ulertu zuten terrorismoaren errealitatea 1977tik 2002ra.
Laburbilduz, indarkeria terroristaren mehatxupean bizi izan ziren hamarnaka milaka herritarrek zenbait urtez bizi zuten egoera irrazional eta gaitzesgarria deigarri bihurtzea du helburu erakusketak. Hori lortzeko bide bakarra dago: indarkeria terrorista eremu guztietan deslegitimatzea, eta horixe nabarmendu nahi du erakusketak. Horretarako, atzera begiratzen du kanal oso grafiko eta zuzenaren bidez: egunkarietako marrazkilari bikain horien biñetak erabiliz.
Egileen zerrenda
Ángel y Guillermo Ángel Montiel y Guillermo Torres
El Perich Jaime Perich
El Roto Andrés Rábago
Ferreira Guillermo Ferreira
Forges Antonio Fraguas
Gallego y Rey José Mª Gallego y Julio Rey
Ibarrola José Ibarrola
Idígoras y Pachi Ángel y Pachi Rodríguez Idígoras
Jesús Ferrero Jesús Ferrero
Kuto
Martinmorales Francisco Martín Morales
Máximo Máximo San Juan
Mingote Antonio Mingote
Peridis José Mª Pérez
Oroz Cesar Oroz
Ricardo Ricardo Martínez
Ricardo y Nacho Ricardo Martínez y Nacho Moreno
Ripa Luis Javier Ripa
Romeu Carlos Romeu
S. Almarza Santiago Almarza
San Pedro Gorka San Pedro
Summers Guillermo Summers
Ulises Ulises Culebro
Matt Carlos Matera
Zulet Jesús Zule
EGUNA: Maiatzaren 11tik 31ra.
LEKUA: Hegoalde Gizarte Etxean (Vitoria-Gasteiz)
Dohako sarrera
Centro Cívico Hegoalde (Vitoria-Gasteiz)
Dohakko Sarrera