Terrorismoak aztarna sakonak uzten ditu aritzen den gizarteetan. Batzuk oso bistakoak dira: zaurituak eta eraildakoak, kalte materialak, mehatxuak, polarizazio politikoa. Beste batzuk, aldiz, ezkutuagoan geratzen dira. Zerikusia dute atentatuek kaltetutako familiengan denboran zehar eragiten duten inpaktuarekin, esate baterako. ETAk bere indarkeriarekin Espainiako historia hamarkadaz markatu ondoren 2010ean hiltzeari utzi zionean artean jaio gabe edo txikiak zirenek osatutako belaunaldi bat dugu aurrean, 1960. hamarkadatik eta orain dela gutxira arte gure herrialdean banda terrorista ezberdinek kasik 1.500 pertsonari bizia zergatik kendu zieten galdezka ari dena. Gehienak ETAren eskutik hil ziren, baina egon ziren jihadistek, eskuin muturrekoek, ezker muturrekoek eta indar parapolizialek hildakoak ere.
Gazte horiei zuzendutako gero eta material gehiago dago hezkuntza, ikus-entzunezko eta gisako alorretan. Baliabide onena, ordea, baliteke biktimen hirugarren belaunaldikoek, hots, bilobek, beren bizipenei buruz ematen dituzten azalpenak izatea. Pertsonek –horietako asko, aurretik komunikabideetan inoiz agertu gabeak– emandako lekukotzen bilduma honekin, belaunaldi berrien artean terrorismoa deslegitimatzen lagundu nahi da, beren adin bereko beste ahotsekin konektatu eta identifikatuta sentituz. Interesgarria izango litzateke ikasleek lekukotza horien ikustea Memoria eta terrorismoaren prebentzioa programaren unitate didaktikoak landuz osatuko balute.
Proiektuaren zuzendaritza:
Egiletza:
|

Gonzalo Araluce Martín
ETAk 1976ko urriaren 4an Donostian eraildako Juan María de Araluce Villaren biloba.

Iker Zarrabe Buesa
ETAk Gasteizen 2000ko otsailaren 22an eraildako Fernando Buesa Blancoren biloba
Claudia Múgica Soto
ETAk 1996ko otsailaren 6an Donostian eraildako Fernando Múgica Herzogen biloba
Gabriela Ybarra Pasch
ETAk 1997ko ekainaren 22an Negurin (Bizkaia) bahitu eta eraildako Javier Ybarra Bergéren biloba.
Martín Recalde Carballido
ETAk 2000ko irailaren 14an atentatu batean larriki zauritu zuen José Ramón Recalde Díezen biloba.
Amancay Aragón Chavarri
ETAk 1979ko martxoaren 9an Beasainen (Gipuzkoa) eraildako Miguel Chavarri Isasiren biloba.
Eduardo Briñol Caballero, Javier Caballero Mendive, Marina Irigoyen Caballero, Marcos Caballero Maquirriain y Julia Caballero Plano
ETAk 1998ko maiatzaren 6an Iruñean eraildako Tomás Caballero Pastorren bilobak.