2014. XII. mintegia. Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. Iragana, oraina etaetorkizuna

ENLACEMINTEGIKO PROGRAMA

ultimoMINTEGIKO BIDEOAK

ultimoMINTEGIKO KARTELA

XII. Fernando Buesa Mintegiak aztertu nahi du zer funtzio duen gizarteak terrorismoaren aurrean. Izan ere, gizartearen jarrera ezinbestekoa da terrorismo-fenomeno osoa aztertzeko orduan: sorreran, garapenean eta amaieran. Eta hori are garrantzitsuagoa da Euskadin, antolatutako herritar gutxi batzuek terrorismoaren alde egin baitute. Euskal gizartea, oro har, oso beligerantea izan da terrorismoaren aurka. Urteen buruan jarrera ere aldatuz joan da; frankismoan gehiengoak ulertu egiten zuen, trantsizioan “zerbait egingo zuen” uste zuten batzuek, eta azken hogeita hamar urteetan beldurra eta axolagabetasuna izan dira nagusi.

Une honetan, terrorismoak jarduerak behin betiko utzi dituela, gizartearen gehiengoaren iritzia kezkatzen gaitu, uste baitu ETA amaitu egin dela, armak eman ez baditu eta taldea desegin ez bada ere, eta ematen du etorkizunera begiratu nahi duela gertatukoaren memoriaren kezka izan gabe. Kezkatzen gaitu ikusteak gizartea ez duela ikusi edo nahiago duela ez ikustea oraindik euskal herritar gutxi batzuek gorroto handia sentitzen dutela eta oso fanatikoak direla, eta oso zaila da bizikidetza demokratiko osoa eraikitzea halako baldintzekin.

Hori guztia dela eta, gai horren inguruan hausnartzea garrantzitsua da; zenbait ikuspegi ezberdin eta osagarri aztertuko ditugu, bakean eta askatasunean biziko duen eta gizarte- eta politika-aniztasuna errespetatuko duen euskal gizarte integratu eta tolerantea eraikitzeko bidean laguntzearren.

Inscripcizioak  info@fundacionfernandobuesa.com

Informazio gehiago: 945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com