BULETIN DIGITALA  101  -  2026ko OTSAILA

   Editoriala 

“Errukia eraldatzeko. Eraikitzeko, memoria.”


Fernando Buesa Fundazioaren XXVI. “In Memorian” jardunaldian Alejandro Ruiz-Huerta izango dugu oraingo honetan, 1977ko urtarrilean Atochako abokatuen aurka egindako atentatuan bizirik irten eta bizi den azkena, alegia. Sara Buesak elkarrizketa bat egingo du berarekin, haren Violencia. Compasión. Memoria [Indarkeria. Errukia. Memoria] izeneko azken liburuko edukien harira. Liburu horretan, eskuin muturrak egindako atentatu hura eta Trantsizioan egin zituen beste batzuk aztertzen dira, eta horiek ETAk egindako terrorismoarekin lotzen dituzten gogoetak egiten dira. Horien artean, iragan biolentoari aurre egiteko eta onartzeko dagoen gaitasun eza, baita indarkeria politikoa deslegitimatzen duen, biktimei ohore egiten dien eta balio demokratikoak duintzen dituen kontakizun komun bat eratzeko ere.

Biktimek eta biktimagileek burutu izan dituzten ibilbide ezberdinak ere jorratzen ditu. Aurrenekoak beren egoera pertsonal eta kolektiboa aztertzeko eta jasandako trauma gainditzeko urratsak emateko gai izan diren bitartean, azken horiek urrun daude ariketa etiko eta autokritiko bat egitetik, babesten zituzten eta dituzten laguntza-zirkuluaren hein handi bat dagoen moduan. Paralisi horrek ezinezkoa egiten du biktimen kontra eta herritar guztion kontra sortutako min baten eta krimen baten gainditze pertsonal nola kolektiboa.

Ruiz-Huertaren gogoeta bat dator Sarak Fernando Buesa Fundazioaren izenean urtero “In Memorian” hauetan demokraziaren eta askatasunaren balioen inguruan egiten dituenekin, noiz eta balio horiek egoera nahiko kritikoan direnean politikaren eremu ezberdinetatik jasaten dituzten erasoengatik eta hiritar kolektibo garrantzitsuek horiek defendatu beharra denean erakusten duten utzikeriagatik.

Etika partekatu baten, edozein inguruabarretan indarkeriari uko egitearen eta errealitate soziala eraldatzeko eta eraikitzeko memoriaren –hori izango da aurtengo lema– aldeko apustuaren inguruan egituratuko da Atochan erailak izan ziren pertsona haiek eta Fernando Buesa eta Jorge Diez era baliagarrian gogoratuko dituen elkarrizketa.

 

 XXVI. In Memoriam 

XXVI

2026ko otsailak 21

19.00etan

Europa Biltzar Jauregia

María de Maeztu entzunaretoa

Avenida de Gasteiz, 85 – 01005 – Vitoria-Gasteiz 

 



Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Alejandro Ruiz-Huerta, Atochako abokatuen atentatutik bizirik atera zena, hitzaldi bereziarekin.




Doako sarrera, edukiera osatu arte



Gonbidapena (PDF)





 Ekitaldia zuzenean ikusi ahalko da hemen.



 
**********************************************************


Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an, 12.00etan, egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasunaren Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete. (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea)




 Iritzia 


"Héroes a su pesar"   Consuelo Ordóñez
Diario Vasco 04/11/2025

“GRAPO: 50 años de trayectoria sangrienta”  Carmen Ladrón de Guevara

El Mundo 14/11/2025

“La página borrada”  Ricardo Arana

El Correo 30/11/2025

“A veces los reprobable sí es delito”   Mireya Toribio

El Mundo 04/12/2025

“Historia del silencio’” Manuel Montero

El Correo 17/12/2025

“Uno de los peores años”  Gaizka Fernández Soldevilla

El Correo 23/12/2025

“La geografía emocional del perdón”  Joseba Eceolaza

El Correo 31/01/2026


Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán 46 C-bajo - 01003

Vitoria-Gasteiz

Telfonoa 945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Baja eman nahi dut