BULETIN DIGITALA       99. 2025eko URRIA

   Editoriala  

7

“2000. Terrorearen itzulera"

Haren izena daraman Fundazioak eta Valentin de Foronda Institutuak antolatzen duten XXIII. Fernando Buesa Mintegiak 2000. urtean gertatu zen terrorearen itzulera gogoratuko du oraingo honetan. Ordutik mende laurden bat igaroa denez, horren garai zoritxarrekoaren oroitzapenaz gain, orduan gertatu zen guztiaren gainean gogoeta eta balorazioa egiteko aukera ematen du.

Terrorearen, hots, ETAren ekintza terroristaren itzulera talde hark indar abertzaleen metaketa-prozesu bat laguntzeko ezarri izan zuen meniaren amaieraren ostean gertatu zen. Akiturik eta indarkeriaz nazkaturik zegoen gizarteak itxaropenez hartua zuen menia, nahiz eta bakerako itxaropena lorpen subiranisten eta abertzaleak ez ziren euskal herritarren ikusezintasunaren truke ezartzen zen. Indar abertzaleen Lizarrako Hitzarmenak eta ETAk Eusko Jaurlaritza babesten zuten alderdiekin zituen konpromisoek goitik beheraino zatitu zuten gizartea, eta nazionalismo muturrekoenak beti nahi izan zuen bi bandotan zatitutako komunitatea jarri ziguten begi bistan.

Agertoki horretan, indarkeria ez zen eten. Lehenik eta behin, kale borrokak jarraitu egin zuen menian, eta terrorismoa, jazarpena eta mehatxua aldi baterako desagertuta egonagatik ere horiek bertan jarraitzen zutenaren gogorarazpena zen, uneko aginduari (bakea subiranotasunaren truke) men egiten ziotenen kontra zuzentzen zen. Geroago, menia hautsirik zela, terrorismoa itzuli egin zen, bost urte lehenagotik saiatutako “sufrimenduaren sozializazioa” deituriko estrategiarekin itzuli ere: inpaktu handiko erailketa selektiboak, benetako magnizidioak (Fernando Buesa, López de Lacalle, Pedrosa, Jauregi, Korta, Ernest Lluch...), huts egindako atentatuak (Jose Ramon Recalde edo Eduardo Madina), beste askoren artean. Eta, hori guztia, ikusezin bihurtu eta isilarazi nahi zuten gizartearen zati baten ordezkari zirenen kontrako eraso eta erailketak eteten ez zirela: zinegotziak, ordezkari politikoak, magistratuak, poliziak, kazetariak, intelektualak...

Mende berriak ekarri zituen zorigaiztoko urte haiek minaren eta mehatxuaren urteak izan ziren; gizarte bizigarri bat, komunitate partekatu bat eraikitzeko moduko oinarriak etengabe jausten ziren irudipena etenik gabe zabaldu zen. Alabaina, gizarte hark, bertako kide ausartenek erresistentziarako erakutsi zuten gaitasunak, erantzun politiko, judizial eta polizialarekin batera, amaieraren hasiera bilakatu zuten garai beldurgarri hura, huraxe izan zelako ETAren ‘beltxargaren kanta’ indarkeria terroristaren ezohiko gorakadaren erdian. 

 

  Hurrengo jarduera...   


 

Micaela Portilla Ikergunea

(Ekitaldi Aretoa)

UPV/EHUko Arabako Kampusa

Justo Velez de Elorriaga kalea, 1

01006 - Vitoria-Gasteiz

 


Mende laurden bat igaro da zoritxarreko 2000. urtetik, ETAk bere su-eten luzeenari amaiera eman eta bere estrategia hilkorra, “sufrimenduaren sozializazioa”, berriro martxan jarri zuenean. Urte hartan talde terroristak 23 pertsona erail zituen, eta 2001. urtean beste 15. Ez ziren “berunezko urteetako” zifra beldurgarriak, ezta ere 1992. urtera arte urtez urte gertatu zirenak.

Alabaina, terrorea itzuli zen berriro, noiz eta euskal eta espainiar gizarteak berreskuratua zuenean moral sentikor bat, indarkeriarako edozein baliabide onartezintzat jotzen zuena. Biolentoekin konfrontazio sozial latz eta ekidinezin baten erdian gertatu zen hori, terroristek herritar guztiak balizko areriotzat hartu zituztelako.

Eta gertatu zen ETAk plan zorigaiztoko bat abian jarri zuenean, bi norabidetan: erreferente sozialen erailketa selektiboa (aurkari politikariak, magistratuak, kazetariak, intelektualak eta irakasleak) inpaktu sozial handiagoa lortzeko, eta herritarren kikiltzea jazarpen etengabe eta nonahikoaren bidez (hau da, kale borroka).

Hori guztia gertatu zen, halaber, ETAk higatze estrategia alde batera utzi eta indar abertzaleen metaketa bilatzen zuen bitartean, bere proiektu subiranista gauzatzeko. Hala, ituna egin zuen exekutibo autonomikoarekin, eta abertzale ez ziren herritarren errealitatea baztertzera behartu zuen, horiek jazarrien eta ikusezinen artean utziz.

Desegonkortasun eta krispazio sozialeko egoera horretan, hainbat pertsona ezagun erailak izan ziren, eta horiekin batera, ez soilik eurak beraiek, baizik eta herri plural eta duin baten alde garatzeko jarraituko zuten beren ibilbideak ere kendu zizkiguten.

Urteurren triste, tragiko eta erabakigarri honetako mintegiak urte hartan bizi izandakoa gogoraraziko digu: ekarri zituen emozio eta beldur sorta, euskal gizartea zatitzeko mehatxua, zenbait talderen erantzukizun politikoa eta orduko pertzepzioa, hau da, terrorearen itzulera, geroago jakingo genuen bezala, taldearen “belgartxa-kanta” izan zena



EGITARAUA (pdf)

 
 

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:


Bertara joatea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea ondoko formularioa betez:


Izena emateko formularioa

 

Argibide gehiago hemen:

945 234 047 / www.fundacionfernandobuesa.com


Online mintegia
Mintegia streaming bidez emango da:


XXIII Fernando Buesa Mintegia (online)


 

 

 

   Hemeroteka eta  Iritzia 

 

HEMEROTEKA


Víctimas del terrorismo se reúnen con los grupos del Parlamento vasco para pedir sanciones a la "revictimización"

Europa Press 22/05/2025

Fundación Buesa con nuevo libro
Diario Vasco 03/06/2025


Eduardo Mateo: «Muchos no hablan a sus hijos sobre ETA porque les avergüenza explicar que miraron a otro lado»
Diario Vasco 09/06/2025


Víctimas del terrorismo y del franquismo
El Correo 11/06/2025

La Fundación Buesa denuncia los carteles por los presos de ETA en las fiestas de Vitoria

Crónica Vasca 07/08/2025


La Fundación Buesa y Covite piden a la izquierda abertzale que no exalte el terrorismo de  ETA con Txiki y Otaegi
Crónica Vasca 24/09/2025


La Fundación Buesa denuncia pancartas de apoyo a ETA en la UPV-EHU en Leioa

Diario Vasco 26/09/2025

Gernika-Lumo recuerda a Fernando Buesa con una exposición sobre su vida y legado
Deia 12/09/2025


IRITZIA


"A los que siguen callando" Coral Rodríguez Fouz
 Diario Vasco 25/03/2025
 
“Lacalle, jódete”  Gaizka Fernández Soldevilla
El Mundo 07/05/2025

“La pedagogía de la memoria”  Joseba Eceolaza
Diario Vasco 13/05/2025

“¿Qué reconoce Kubati?”  Javier Vizcaíno
Deia 25/06/2025
 
“Deslegitimar el terrorismo en las calles  de Euskadi”  Alberto Lardiés
Crónica Vasca 13/07/2025

"A Joxe Mari Korta"  Jesús Alberdi Areizaga
El Correo  27/07/2025
 
“Desmemoria y semántica”  Iñaki Aduriz

Diario Vasco 28/07/2025

"Una historia para adultos"  Mireya Toribio
El Mundo 19/08/2025

"Qué aprender sobre terrorismo" Raúl López Romo
El Correo 09/10/2025


“En el nombre de Antonio, Lucio y Justo” Carmen Ladrón de Guevara
El Mundo 29/09/2025


"Las víctimas invisibles de los GAL"  Consuelo Ordóñez
El Correo 08/10/2025
 

Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán 46 C-bajo - 01003

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Teléfonoa  945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Baja eman nahi dut