BULETIN
DIGITALA 95.
2024ko URRIA
|
|
|
“Frankismoaren
eta terrorismoaren ondoriotasunak"
|
|
|
Herrialde honetan
oraindik konpondu gabeko auzia da
indarkeria politikoaren biktimen
eta horren memoriaren
aintzatespena, tentsioak sortzen
ditu gizarteko hainbat sektoreren
artean. Bai gerra zibileko eta
frankismoaren biktimez hitz egiten
dugunean, bai terrorismoek
eragindakoez ari garenean,
konpondu gabe geratzen dira
herritarrek edo erakunde publikoek
bateko zein besteko biktimekiko
duten jarrerari eragiten dioten
funtsezko alderdi batzuk. Ez dute
tratamendu bera jasotzen kasu
guztietan, hainbat arrazoi
tarteko; beraz, diskriminazio
sentsazio bat eragiten du
batzuengan, normala denez, eta
konponbidea jarri beharra dago
diskriminazio horri.
Tratu ezberdin horri, izan
erakundeen aldetikoa, izan
gizartetik sortzen den
ezberdintasuna, beste bat gehitu
dakioke orain, batzuenganako zein
besteenganako tratuek jasotzen
duten balorazioaren arabera.
2022ko Memoria Demokratikoaren
Legea beste urrats bat da gerrako
eta diktadurako biktima guztiak
aitortzearen ondorio guztietarako.
Alabaina, horrek atea zabal
diezaioke biktimen artean
bereizketa bat egiteari, nahi gabe
bada ere, gorputz sozial eta, are,
ideologiko jakin bati esleituz
azken horiek, eta beste ezberdin
bati lotuz, berriz, terrorismoaren
biktimak.
Akats larria litzateke hori,
biktima horiek guztiak lotzen
dituena askoz zera handiagoa
delako bereizten dituena baino.
Hala, jasotzen duten tratuan
bereizketarik ez egitea litzateke
lehen urratsa. Hortik aurrera,
errazagoa izango litzateke
konturatzea guztiak nola diren
logika bat eta beraren ondorio:
proiektu edo abantaila politiko
autoritarioak ezartzeko erailtzen
zen, eta horien biktima guztiek
balio berberak ordezkatzen
dituzte: irizpide askatasuna,
pluraltasuna, eta demokrazia eta
Zuzenbide Estatua. Horren haritik,
oso bestelakoak izanagatik ere,
frankismoa eta terrorismoak bat
zetozen beren helburuetan eta
beren indarkerian, horien guztien
biktimak indarkeriazale haiek nahi
zituztenen kontrakoa ordezkatzen
zuten hein berean, inolako
bereizketarik gabe, eta guk
bezalako herritar askeek
bultzatzen dituzten balioak
zituztenean.
Bada, gai horiexek landuko ditu
urriaren 24an eta 25ean Fundazioak
eta Valentin de Foronda
Institutuak antolatuta
“Frankismoaren eta terrorismoaren
ondoriotasunak. Horien memorien
eta biktimen aintzatespena”
izenburupean egingo den XXII.
Fernando Buesa Mintegiak.
Horretarako, Vitoria-Gasteizko
Unibertsitate Publikoaren
(UPV/EHU) campusera etorriko dira
gaian onespena jasotako hainbat
aditu. Historialariak, gizarte
zientzietako ordezkariak eta, are,
askotariko indarkeria politiketako
biktimak arituko dira gai horiek
jorratzen, gogoeta eginez biktima
guztiek eta horien memoriek
aintzatespen berbera jasotzeko
helburuarekin, horretarako
erakunde, gizarte eta, are,
politika arloetan dauden oztopoak
astinduz, oraindik bereizi egiten
baitituzte inolako arrazoirik
gabe.
|
|
|
Micaela Portilla
Ikergunea
(Ekitaldi
Aretoa)
UPV/EHUko
Arabako Kampusa
Justo
Velez de Elorriaga kalea, 1
01006 -
Vitoria-Gasteiz
Memoria Demokratikoari
buruzko 20/2022 Lege oraindik nahiko
berriak berretsi egin ditu 1936ko
estatu-kolpearen, horrek ekarri zuen
gerra zibilaren eta gero etorri zen
erregimen frankistaren biktimek
egiarako, justiziarako eta
konponketarako dituzten eskubideak
aitortzeko aurreko 2007ko legean
dagoeneko jasotzen ziren ahalegina
eta konpromisoa. Arau berri horretan
ezartzen da biktima horiek
gogoratzeko beharra, eraikitzen
goazen herrialde-proiekturako
herritarrentzat euskarri eta lotura
izan daitekeen memoria demokratiko
baten adierazpen gisa.
Ildo horretan, Memoria
Demokratikoaren legeek ez dute
elkarren artean alderik garai
hartako –hori ere azken mendi
erdiko terrorismoen artean sartzen
da– biktimen eta memoriaren
gaineko asmoari, filosofiari eta
aintzatespenari buruz.
Aintzatespenak aintzatespen,
zenbaitetan konfrontazioa bilatu
nahi izan da bi biktima mota
horien artean, hots, diktadurako
biktimen eta terrorismoaren
biktimen artean, batzuk zein
besteak gauza ezberdinak balira
bezala, are aurkako eremu
politikoetakoak edo
ideologikoetakoak bailiran. Era
berean, bereizi egin nahi izan da
horien biktimagileen izaera, haien
indarkerien atzean ezkutatzen
ziren asmo politikoak, ideia
kriminal horien salaketarekin edo
eragindako gaizkiaren eta minaren
oroitzapenen gaineko memoria komun
bat oinarritzeko beharrekin egin
nahi izan den bezala.
Finean, biktima guztientzako eta
gure historiako iragan zikin
horientzako egiaren, justiziaren
eta konponketaren beharrari buruz,
aitzakiarik gabe bat etorriz gero,
konpondu beharko zenak, legeek,
oro har, egin izan duten bezala,
ez dute irizpide bera jasotzen
iritzi publikoaren sektore batzuen
aldetik, are alderdi politiko eta
sozial batzuetan.
Valentin de Foronda Gizarte
Historiarako Institutuarekin
lankidetzan aurten ere antolatzen
dugun Fernando Buesa Blanco
Fundazioaren XXII. Mintegiak
errealitate horri heldu nahi dio,
egitate horren arrazoiak aztertu
eta gizarte mailan konponbideak
bilatzearren, gizarte zein lege
mailan, bizitza errealean eta
egunerokoan zein formalago eta
normatiboagoan, ez dadin egon
desadostasunik, ezta ere
desakordiorik. Kontua, zinez,
honako galdera hori erantzutean
datza: zergatik ez ditugu era
berean eta ondorio guztietarako
berdin-berdin hartzen
frankismoaren eta terrorismoaren
biktimak? Ala badago alderik
horiek aintzat hartzerakoan edo
horiei ematen zaien tratuan, eta
ez zaie behar bezainbeste arreta
jarri? Alderen bat ezarri behar
litzateke memoriari buruzko
politika publikoetan? Ez al dira
denak biktima berdinak, hasiera
batean uste dugun bezala,
gauzatzeko erari dagokionez
proiektu kriminalen eta beren
azken helburu politikoari
dagokionez proiektu totalitarioen
ondorio direnez.
|
|
|
Fernando
Buesa Blanco Fundazioa
Los
Herrán 46 C-bajo - 01003
Vitoria-Gasteiz
(Araba)
|
|
|
|
|