Oraingo honetan,
“Repensar nuestro legado. Gure
ondarea, gure ondorena” lema
aukeratu genuen, eta M11ko
atentatuetan eraildako Rodolfo
Benito Samaniegoren familia izan
genuen bertan. Haiek gonbidatuz,
ikusgarritasuna eman nahi izan
zitzaien terrorismo yihadistaren
biktimei eta horien alde lan
egiten duten elkarteei.
Eva Domaika kazetariak
egin zion aurkezpena Sara Buesari.
Sarak hunkitu egin gintuen hitza
hartu zuenean, beti bezala, eta ez
zuen ezkutatu gainean daraman zama
astunegia dela, biktima ororentzat
bezala. “Zauri sakon eta mingarria
dario, barren-barrenean daroana,
batzuetan pizten den suaren
txingarrak bezala”.
Hala, iragan urrian bere
aitaren hilarriari eta haren eta
Jorge Díezen oroimeneko
monolitoari egindako erasoa aipatu
zuen, erailketaren ondoren
bizitakoa gogora ekarri ziona. “Gizagabea eta krudela
izan zen gero aitaren hilobiari
egindako basakeria, baina
krudelkeriarik handiena hura duela
hogeita lau urte erailtzea izan
zen”.
Eta gogoeta egin zuen
bere sufrimenduari buruz:
sentimendu hori egon arren, ez du
inoren kontra jaurtitzeko arma
gisa erabili nahi.
“Nahiko nuke aita eta
Jorge erail zituzten pertsonek
nire minarekin konektatuko balute,
konponketa beharrean naizelako eta
eurengan ere zerbait itzarri ahal
delako”.
Mugarik gabeko
eskuzabaltasunez, Fernando
Buesaren alaba bere
biktima-egileei zuzendu zen
esateko bere begiradan ez zutela
gorrotorik edo herrarik aurkituko,
baina nahiko lukeela enpatia izpi
bat, badere, ikustea eurenean.
“Nabarmendu nahi diet
atzean utz dezaketela harrapatuta
egon diren indarkeriaren logika
hori, eragindako sufrimenduaren
errautsetatik biziberritu
daitezkeela, gizatiarragoak
bihurtuz eta beren bizipena
indarkeriarik gabeko zerbitzura
jarriz”.
Bere hitzaldiak
salaketarako tartea ere izan zuen,
sektore politiko batzuek
terrorismoa oraindik era argi eta
erradikalki irmoan ez dutela
deslegitimatzen kritikatu
baitzuen. ‘Uste dut iragan ilunak
kapsulaturik jarraitzen duela
oraindik’, esan zuen Sarak.
“Herri honetan oraindik
ez dago argi hiltzea krimen bat
den ala ideia bat defendatzea den. Edo testuinguruaren,
helburuaren arabera dagoen, edo
zeintzuk hiltzen direnen arabera. Nik ez dut
anbiguotasuneko itzal hori nahi
nire seme-alabentzat. Hiltzea, bahitzea,
torturatzea, mehatxatzea eta
estortsio egitea gaizki dago.
Gaizki egon zen, ez zuen sekula
gertatu behar’.
Urteko ekitaldian ohikoa
den moduan, Sara izan zen bertako
motorra dinamika berri baten
bidez. Izan ere, oso begi onez
hartzen dute gure In Memoriametara
etortzen den jendeak. Fernando
Buesaren alabarekin batera
agertokia partekatu zuten haren
ahizpa Martak eta Juan Benitok eta
Ana Hidalgok, hots, 2004ko
martxoaren 11n Madrilen eraildako
Rodolfo Benito gaztearen senideek.
Oraingo honetan, kolore
anitzeko kable argitsu batzuk izan
ziren protagonistak. Kableak Sararen
jarraibideei jarraituz piztu
ziren, eta elkar bat egin zuten
lankidetzako prozesu baten bidez.
Bertaratutakoak elkartzen gintuen
zubi argitsuen ikuskizun zoragarri
bat bihurtu zen auditorioa, langak
gaindituz eta beste itsasertz
batzuetara helduz.
“Elkarbizitzarako zubiak
eraikitzearen aldeko apustua,
sendatu gabeko zaurien eta
hautsitako loturen aurrean”.
Musika Arahí
abeslariaren eta Lino Lores
gitarra-jotzailearen eskutik
etorri zen. Martxoaren 11ko biktimen
izenak iradokiz, musikak Sarari
lagundu zion terrorismoaren
biktima guztiengandik oso hurbil
sentitzen zela adierazteko, alde
batekoak zein bestekoak izan,
“estuki konektatzera garamatzan
min bera delako”.
Sararen hitzetan,
Rodolfo Benito Samaniego Fundazioa
“Fundazio ahizpa da guretzat
memoria bizirik mantentzeko eta
bakearen balioak hezteko bide
honetan”.
XXIV. In Memoriama
amaitu zen, baina haren
oihartzunak gugan geratuko dira.