BULETIN DIGITALA   92. / 2023ko AZAROA

   Editoriala  

“Erailtzeko zerabiltzaten mito haiek”

Terrorismoa aparteko praktika sozial bat da, ez ohikoa, bere helburu politikoak azkarrago lortzeko funtsezko ekintza-tresna gisa indarkeria erabiltzearen alde egiten duen aldetik. Ez dira nolanahiko eskakizunak pertsonen izatasunak norbait hil egiteari ezartzen dion muga gainditzen duena eta gizartearen testuingurua urrats kritiko hori babesteraino hankaz gora jartzera heltzen dena. Bata zein bestea kontakizun egoki baten beharrean dira muga horren zerizanekoa gainditzea eragozten duten balioak desaktibatzeko. Horrez gain, beste zerbaiten beharra ere badu erabaki kritiko hori zerbait arrazoizkoan, bidezkoan eta egokian bihurtzeko. Mito batzuk betetzen dute rol hori. Mito horiek hil egiten dute, bere egiten dutelako ekintza hori egiten duenaren eta hori babesten duen heriotz-komunitatearen ekintza kriminala, baita indarkeriako esku-hartzea gertatzen den eta, nolabait, beren helburuetako batzuk partekatzeagatik hein batean ulertzen dietena ere. Sinesmen bortitzak dira, eta hortik ondorioztatzen dira gizarte horretako kultura politiko komunari buruzko jarrera eta interpretazio batzuk, horren alternatiba izateko eratzeraino edo bere postulatuekin pertsonak elkarren aurka borrokatzeraino, dela uko eginez, dela higaduragatik. Terroristek erabakitzen dutenean indarkeria jada ez dela prozedura egokia beren jarduerarako, beren erara arrazoitzen dute indarkeria baztertzearen arrazoiak, baina ez dute instant bat ere ematen ezta ere izpi bat ere auzitan jartzen hiltzeari bide eman zioten mito horiek. Mito horiek indarkeriari gailentzen zaizkio, eta terrorismoaren osteko gizartean eragiten jarraitzen dute.

Horixe aztertu izan zen Fernando Buesa Fundazioak Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuarekin (UPV/EHU) elkarlanean antolatutako XXI. Mintegian. Kontua zen identifikatzea terrorismoaren berrogeita hamar urteotan galdu izan ditugun ondasun konpongarriak, konponezinek, hots, horien zuzeneko eta zeharkako biktimek, izan ere, ez dutelako konponbide bera.

Balioak gizartearen eraikuntza bat dira; balio horiek positiboak –bizitza on baterako eta gizarte bidezko baterako moduak– izan daitezen beharrezkoa dena egiteko prest dauden herritarrak behar dituzte. Demokraziak demokraten premia du. Ildo horretan, adibide batzuekin erakutsi zen terrorismoak nola higatu zituen demokrazia eta Zuzenbideko Estatua euskarritzen duten konbikzio sozialak. Erakundeak auzitan jarriz, indarkeria naturaltzat hartuz, bestelako irizpiderik egotea ukatuz, gizarte ireki baten jarraitasunerako sinesmen arriskutsuetan oinarritutako kontakizun mitikoak sustatuz, prestigio soziala ematen duten zirkuluetatik gutxiengoak baztertuz... Askotarikoak dira terrorismoak kausa edo efektu gisa izan dituen adierazpideak gure gizarteak ahulagoak, gogoeta gutxiagokoak eta sendotasun urriagokoak egiteko izaera horretako mehatxuen aurrean. 

Hortik dator sortutako hutsak, “zauri kulturalak” identifikatzeko beharra, gure komunitatearen gizalegeko sendotzearen alde egiteko premia, ez dena mugatuko ikastetxera prestakuntza jasotzeko, ezta terrorismoak sortutako konponezinera ere. Aitzitik, nonahiko eran, ahal den espazio guztietan, kendu zizkiguten ukiezin politiko horietan guztietan arreta berezia jarrita berreraikitzeko lanari ekingo diona. Eta aurreneko lana baliteke hemen, iragan urteotan, gertatu izan dena ulertzea, gertatu izan denaren ezagutza zorrotza lagun. Ulertzeak, Hanna Arendt-ek zioen bezala, esan nahi du gauza baten hasierako pertzepzioa berrikustea zentzu bat emateko, gertatu zen testuinguruan behar bezala kokatzeko, gizartean esku hartzeko tresna izan dakigun, jakite hutsera mugatu ordez

 

  XXI. Mintegiaren laburpena... 

XXseminario


Urriaren 26an eta 27an egin zen Vitoria-Gasteizko UPV-EHUko Campusaren Micaela Portilla Ikerketa Zentroan, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta.

Terrorismoaren amaierak heriotzaren eta izuaren amaiera ere ekarri zuen, eta horren aldekoen porrota. Kultura politiko horrek baztertu eta albora utzi zituen bere helburu eta irizpide totalitarioak, euskal gizartearen aniztasunaren eta Espainiako zuzenbideko Estatu demokratikoaren zilegitasunaren guztiz kontrakoak. Eraldaketa gutxi-asko zintzo batera beharturik ikusi zen, guztion normaltasun demokratikoari bermeekin heltzeko. Hala ere, indarkeriara jotzeko erabili eta arrazoibidea ematen zieten mito haiek indarrean jarraitzen dute, eta itzal zabala dute gizartean. Era berean, horren zanpatuak izan ziren balioak (demokrazia, Zuzenbideko Estatua, pluralismoaren defentsa...) ez dira behar bezala aldarrikatuak izan, ez da galdutakoa berreskuratzeko behar bezalako ahaleginik egin ez erakundeen, ez gizartearen aldetik, etorkizuna terrorerik eta terroristarik gabe eraikitzeko, oinarri zibiko sendo, sentitu, onartu eta konpartituetan, hain zuzen.

Hein batean edo guztiz galdu izan zen guztiari heldu zion XXI. Fernando Buesa Mintegiak. Zertaz ari garen, nola izan zen higatua edo auzitan jarria, eta, batik bat, nola berreskura eta ezar dezakegun agertoki sozialean benetan gizarte irekia, demokratikoa eta plurala izateko, ondorio guztietarako, oztoporik gabe, isiltasunik gabe, ezkutuko bazterrik gabe. Analisien agertokian, beste jardunaldietako gai berberak izan ziren: agora publikoa, erakundeen konpromiso eta betebeharrak, edo hezkuntza-sistema balio sozialak erreproduzitzeko eremu pribilegiatu gisa.


ConfInaugXXI
 

 XXI. Mintegiko hitzaldien bideoak :

Sarrera hitzaldia
Marta Buesa eta Txema Portillo

Sarriera-hitzaldia
Juan Luis Ibarra

 1 mahia. Zer balio daude arriskuan, egun, gure gizarteetan?
Raquel Ecenarro, Ricardo Arana, Ángela Bermudez eta Javier Otaola

2 mahia. Zer da balio demokratikoetan heztea?
Francisco Luna, Eduardo Ortiz, Andrea Ruiz Balzola y Jesús Prieto Mendaza

3 mahia. Zer egin dugu eta zer egin dezakegu garai honetan?
Virginia López de Maturana, Enrique Giménez, María Jiménez, Raùl López Romo eta María Begoña Pedrosa

4 mahia. Galdutako zer eta nola berreskuratu
Emilio Alfaro, Martín Alonso, Luisa Etxenike eta Lourdes Pérez

Amaiera
Jesús Prieto Mendaza eta Antonio Rivera
 
XXI. Mintegia argazki-galeria:

AlbumXXIsem





   Hemeroteka eta iritzia 

 

HEMEROTEKA


Fundación Fernando Buesa pregunta a la red ciudadana Sare si se preocupa del mismo modo de los derechos y situación de la familias de las víctimas

EL Correo 2023/10/27

Marta Buesa califica de "indecente y decepcionante" que EH Bildu no condenara el ataque a la tumba de su padre
Europa Press 2023/10/27


Marta Buesa, a Bildu: "Rechazar los ataques a las víctimas de ETA no sirve para nada si no hay reproche ético"
Crónica Vasca 2023/10/27

Marta Buesa: "Mientras EH Bildu no condene el terrorismo, no habrá convivencia sana"
Noticias de Gipuzkoa 2023/10/27


La familia Buesa pide a EH Bildu que use con ETA la misma palabra que con los crímenes machistas: “Condena”
El Diario  2023/10/28


Marta Buesa critica que EH Bildu no respaldase la declaración de condena tras el ataque a la tumba de su padre
EiTB 2023/10/27


Un 22% de los alumnos de Magisterio que participaron en un sondeo apoyaban a ETA

Diario Vasco 2023/10/28


Educación frente a la desmemoria: “Es la mejor manera de conmemorar a largo plazo a las víctimas del terrorismo”
El Diario 2023/10/28


IRITZIA


"Argumentos contra excrementos"  Igor Marín
El Correo 2023/10/15
 
"Víctimas de ETA y de la paz"  Carmén Ladrón de Guevara
El Mundo 2023/10/19

"Otegi y la serenidad debida"  María Jiménez
El Mundo 2023/10/24


"Volvemos a la carga" y 'goras' a ETA o la deslegitimación pendiente" Alberto Lardiés
Crónica Vasca 2023/10/29
 
"Un paraíso de plomo" Pedro Ontoso
El Correo 2023/11/02

"El sabio, la luna y el euskera"  Antonio Rivera
El Correo 2023/11/06


"Distinguir entre 'condena' y 'rechazo'"  Iñaki Aduriz
Diario Vasco 2023/11/09
 
"Difícil reconversión" Manuel Montero
El Correo 2023/11/09
 
"Euskarafobia"  Vicente Carrión
El Correo 2023/11/10


"Poner de su parte"  Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2023/11/16

Image

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán 46 C-bajo - 01003

Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube